IV. Txotxongilo Eguna irailaren 7tik 9ra Sestaon

Bizkaie! 2012-09-06 13:15   Kulturea

Hamahiru taldek eta beste bi artistak beren azken lanak aurkeztuko ditue hiru egunotan Sestaon: El Tenderete, Cobaya, Sortzen, Bihar, Humo, Pantzart, Txotxongillo, Pro-ismo cero, Antzezkizuna, Irrintzi, Panta Rhei, Azika, Corrado Masacci eta Rafa Villa. Antzezlanak ez eze, txotxongiloak egiteko tailerra (Rafa Villa) eta makillaje tailerra (Sortzen taldea) be antolatu ditue.

Euskal Herriko UNIMAk antolatuta eta Sestaoko Udalak babestuta, euskal titiriteroek laugarren urtez euren eguna ospatuko dabe Sestaoko kaleetan; San Pedro eta Kasko plazek, Musika Eskolak eta O´Ryan taberneak hartuko ditue hamalau taldeen antzezpenak, baita makillaje zein txotxongiloak egiteko tailerrak be. Ekimen guztiak debaldekoak izango dira.

Aurkezpen ekitaldian, UNIMAko Enkarni Genuak adierazo eban, krisiak-krisi 40 urte daroaguz txotxongiloakaz lanean. Gure jardunean egonkortasunik sekula ezagutu ez badogu be, prest gagoz triste dagoan jentea alaitzeko. Murrizketak badagozala autortu arren, euskal udalek segiduten dabela txotxongiloen konplize izaten esan dau Enkarni Genuak.

Gurasoek erne egon behar dabe beti seme-alaben behar materialak, artistikoak nahiz espiritualak asetzeko. Gurasoek umeei lagundu behar deutse ekitaldi kulturaletara, euren lana da azaldu dau txotxongiloen alkarteko ordezkariak.

Amagoia Bereciartua Sestaoko zinegotziak be jendeari ahalegina egiteko eskatu deutse arazoak ahaztuz, kaleko giroan sartu daitezan.

Hamahiru taldek eta beste bi artistak beren azken lanak aurkeztuko ditue hiru egunotan Sestaon: El Tenderete, Cobaya, Sortzen, Bihar, Humo, Pantzart, Txotxongillo, Pro-ismo cero, Antzezkizuna, Irrintzi, Panta Rhei, Azika, Corrado Masacci eta Rafa Villa. Antzezlanak ez eze, txotxongiloak egiteko tailerra (Rafa Villa) eta makillaje tailerra (Sortzen taldea) be antolatu ditue.

Inaugurazino ekitaldia barikuan izango da, arratsaldeko 19:00etan, Sestaoko Musika Eskolan. Jarraian, leku berean, 20:00etan, El Tenderete taldeak eskainiko dau IV. Txotxongilo Egunaren lehenengo ikuskizuna: Titereska.

Kontuak kontu, IV. Txotxongilo Egunaren egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu