'Emakumeak eta Literatura. Literatura mestizajea Europan' ikastaroa Bilbon
2012-09-10 11:48 kulturbizIrailaren 11tik abenduaren 11ra bitartean, Bizkaiko Foru Liburutegian, literatura ikastaroa zuzenduko dau Josune Muñoz adituak; Emakumeak eta Literatura. Literatura mestizajea Europan ikastaroan izena emoteko epea bart amaitu zan.
Irailaren 11tik abenduaren 11ra bitartean, Bizkaiko Foru Liburutegian, literatura ikastaroa zuzenduko dau Josune Muñoz adituak; Emakumeak eta Literatura. Literatura mestizajea Europan ikastaroan izena emoteko epea bart amaitu zan. Ikastaroa Foru Liburutegian izango da, irailaren 11tik abenduaren 11ra arte, martitzen arratsaldeetan. Eskolak 18:00etatik 20:00etara emongo dira.
Mestizajea edo kulturen arteko nahasketea antxinakoa da eta betidanik egon da. Mintegi honetan kulturen mestizajea, gizarte eta literatur arloko ezaugarriak eta kultura desbardinetako emakumeakan dauen eragina ezagutarazoko dira. Helburu nagusia hauxe da: gure artean bizi diran beste herrialde batzuetako emakumeek (etorkinak, erbesteratuak nahiz hemen jaiotakoak) Europan sortzen daben literaturea Bilboko emakumeei hurreratzea.
Erakusketen atalean, Miguel de Unamuno. Marrazkiak erakusketeak irailaren 14an zarratuko ditu ateak.
Datorren hilean, barriz, Beste liburuak - Otros libros erakusketea urriaren 1etik abenduaren 29ra izango da ikusgai Foru Liburutegiko Areto Nagusian. Liburua ikono eta objektu gisa, bestelako begiradak iradokitzeko.
Beste alde batetik, datorren zemendiaren 13an eta 14an, Liburutekia: literaturea eta teknologia barriei buruzko jardunaldiak antolatu ditue kultura arloan teknologia barriak erabilteko gakoak ezagutarazoteko helburuagaz. Ordutegia: goizeko 11:00etatik 14:00etara; arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Horrezaz gan, literaturaz disfrutetako eta irakurketa txokoetan parte hartzeko helburua dauen Euskara Irakurle Taldeak be bere bideari ekingo deutso barriro Udane Goikoetxearen eskutik. Euskara Irakurle Taldea irailaren 20tik abenduaren 13ra izango da martxan, eguenetan 18:00tik 20:00etara. Izena emoteko epea zabalik dago eta hil honen 15an zarratuko da.
Irakurketa Txokoaren barruan, irailaren 27an eta 19:00etan, Joanes Urkixo (Bilbo, 1955) idazleak hitzaldia emongo dau. Aurrerago, urriaren 25ean, 2011ko Euskadi Literatura saridun Jon Bilbao (Ribadesella, Asturias, 1972) izango da protagonista eta zemendiaren 29an, barria, Uxue Alberdiren (Elgoibar, 1984) txandea izango da.
Azken buruan, abenduaren 13an, 19:00etan, Gorbei inguruko ipuinak ardatz hartuta, Seve Callejak eta Manu Etxebarriak berba egingo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!