Badator Plentziako Esaera Zaharren III. Txapelketea

Bizkaie! 2012-09-07 11:13   Bertsolaritzea

Azken urteetan lez, aurten be Plentziako Esaera Zaharren Txapelketea antolatuko dabe hirugarrenez. Ikusten ez duen begiak negarrik ez lemapean, datorren irailaren 29an izango da, zapatuan, goizeko 11:00etan; hitzordua, Plentziako Eleiz Enparantzan jarri dabe antolatzaileek.

Azken urteetan lez, aurten be Plentziako Esaera Zaharren Txapelketea antolatuko dabe hirugarrenez. Ikusten ez duen begiak negarrik ez lemapean, datorren irailaren 29an izango da, zapatuan, goizeko 11:00etan; hitzordua, Plentziako Eleiz Enparantzan jarri dabe antolatzaileek.

Ohikoa danez, txapelketa hau esaera zaharrakaz lotuta dago. Bertsolariek bertso bat botatakoan, parte-hartzaileek bertsoan esandakoa esaera zahar bategaz lotu behar dabe. Esaera gehien asmetan dauen taldeak irabazten dau. Horretarako, aurretik 60 esaera zaharrez osotutako zerrenda bat emoten jake parte-hartzaileei, egun horretarako ikasiko dabena. Bertsolariek zerrenda horretako esaerakaz lotutako egoerez berba egingo dabe euren bertsoetan (bertso bakotxeko esaera bakarra).

Goizean, Txapelketearen 1. zatia egiten da, tabernaz taberna. 15:00etan herri-bazkaria egiten da Jai Alai frontoian eta, horren ostean, Txapelketako 2. zatia, hau da, finala egiten da. Aurten, Jon eta Alaia Martin bertsolariak egongo dira finaleko bertsoak botaten.

Izena emoteko epea irailaren 21ean zarratuko da eta onako lekuetan egin daiteke: Plentziako Goñi Portal kultur etxean, Plentzia Telebistaren bulegoan, facebookeko Esaera Zaharrak Plentzian profilean eta esaerazaharrakplentzian@gmail.com helbide elektronikoan. Izena emoteko persona bakotzak 5€ ordaindu beharko ditu parte hartzeagaitik eta 11€ bazkariagaitik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu