Kim Ki-duken 'Pietà' filmak irabazi dau Urrezko Lehoia Veneziako Mostran
2012-09-10 12:16 BarriakKim Ki-Duk zuzendari hegokorearraren Pietà filmak irabazi dau Veneziako 69. Mostrako Urrezko Lehoia. Urrezko Lehoia Kim Ki-Duk filmako zuzendariak berak jaso dau, Veneziako Lidoko Jauregian.
Kim Ki-Duk zuzendari hegokorearraren Pietà filmak irabazi dau Veneziako 69. Mostrako Urrezko Lehoia. Urrezko Lehoia Kim Ki-Duk filmako zuzendariak berak jaso dau, Veneziako Lidoko Jauregian. Pelikulea parabola bat da eta muturreko kapitalismoak personen arteko hartu-emonak zelan suntsitzen dituan kontetan dau. Zuzendariak sariagaitik eskerrak emon ditu Hego Koreako kantu bat a capella abestuz.
Beste alde batetik, AEBetako The Master filmak sari nagusietako bi lortu ditu: Paul Thomas Anderson zuzendariak eta filmako bi protagonistek, Philip Seymour Hoffmanek eta Joaquin Phoenixek aktore onenaren saria konpartidu dabelako.
Sari potoloakaz jarraituz, Emakumezko Aktore Onenaren Volpi Kopa Hadas Yaron israeldarrari emon deutsie, Lemale et Ha'Chalal filman egindako lanagaitik. Epaimahaiaren Sari Berezia, barriz, Austriak, Frantziak eta Alemaniak produzidutako Paradies: Glaube filmak irabazi dau. Zuzendaria Ulrich Seidl da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!