Bilboko Udalak XIV. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau

Bizkaie! 2012-09-10 14:36   Kulturea

Lanak EAEko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituen edozein nazionalidadetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez. Jatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 30ean amaituko da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XIV. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau. Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoa gomutatzeko. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan (erderaz eta euskeraz).

Lanak EAEko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituen edozein nazionalidadetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez.

Jatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 30ean, barikuan, amaituko da. Lanak papelezko euskarrian Udalera bialdu daitekez edo baita aurten nobedade lez, www.bilbao.net/premiounamuno eta www.bilbao.net/unamunosaria Udaleko webguneko helbideetara be.

Jairo García Jaramillo granadarraren La mitad ignorada. En torno a las mujeres intelectuales de la Segunda República eta Sari hau hiru aldiz irabazi dauen Jon Suduperen Oi, Europa!, izan ziran sariketearen aurreko edizinoko irabazleak. Gaztelaniaz idatzitako 76 lan eta euskeraz idatzitako 2 aurkeztu ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu