Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Naroa Intxausti sopranoak Santa Zezeilia ospatuko dabe Iurretan eta Bilbon
2011-11-22 11:38 MusikeaKontzertuak, gaur martitzena 22an, Mikel Arkanjelu Deuna Iurretako Eleizan (19:30ean) eta bihar, eguaztena 23an, Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, 20:00etan, izango dira. Bi kontzertuetarako sarrerea librea izango da jarleku guztiak bete arte.
EHUk boto elektronikoa erabiliko dau lehenengoz Klaustroa aukeratzeko
2011-11-22 11:35Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Klaustrorako hauteskundeak egingo ditu zemendiaren 22an; oraingoan, ganera, boto elektronikoaren sistemea erabiliko dabe lehenengo aldiz. Klaustroa, unibersidadeko kideen ordezkaritzarako organo gorena da, eta zezeilaren 15ean onartutako EHUren estatutu barrien arabera aukeratuko da lehenengoz
Ondarearen Europako Jardunaldiek parte-hartze handia izan dabe Bizkaian
2011-11-22 10:43 jardunaldiakOndarearen Europako Jardunaldiek 80 ekitalditik gora antolatu zituen urrian; antolatzaileen jakinarazo dabenez, parte-hartze handia egon da, eta jentearen harrerea be ona izan da. Labur geratu dira, jardunaldien aurtengo parte-hartzaile askok esandakoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatu eta koordinau eban ekimena, 44 udalen eta erakunderen laguntzinoagaz
Bidezkoa ete da beste batzuk baino boto gitxiago jaso eta jarleku gehiago eskuratzea?
2011-11-22 10:16 Begi betegarriMarc Légasseren 'La sombra de Axular y otros relatos' argitaratu dau Txertoak
2011-11-21 16:49 KultureaLa sombra de Axular y otros relatos argitaratu barri dau Txertoa etxeak. Liburuan Marc Légasseren (1918-1997) lau testu batu ditue; hiru frantsesetik gaztelaniara itzuli dira, eta laugarrena, barriz, egileak zuzenean argitaratu eban gaztelaniaz, 1956an.
Sentimenduen epikea dakar Berri Txarrak taldeak 'Haria' disko barrian
2011-11-21 14:55 MusikeaBerri Txarrak taldeak Haria disko aurkeztu dau, prentsaurrekoan. Hamabi kanta ditu nafarren zazpigarrenak, Kaiowas etxeagaz kaleratu daben lehenengoa. Zezeilean hasiko dira lan barria zuzenean eskaintzen Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre.
'Euskal Irudigileak', logotipo, izen eta webgune barriagaz datoz
2011-11-21 14:52Izen barrian euskerazko berbak hartu dira, laburragoa eta zuzenagoa dan mezua eta izena lortzeko (Euskal Irudigileak) eta jarraian jatorrizko izendapen deskriptiboa (Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi) dator, FADIPeko kideak diran beste alkarteakazko lotureagaz jarraituz.
Tomas Tranströmer Nobel saridunaren lanak itzultzeko XXV. Jokin Zaitegi bekea abian da
2011-11-21 12:01 KultureaArrasateko AED alkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxa Fundazinoaren laguntzinoagaz, Jokin Zaitegi idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibersala euskeratzen egindako ahaleginagaz segiduteko, XXV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dabe. Aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko da bekea.
Rakel Elu: 'Emakumeen Kontseiluan, emakume gazteen presentzia ez da hainbestekoa'
2011-11-21 11:38 BarriketanOndarroako Bardintasun batzordeburua
Aingeru Epaltzak 'Yo que fui rey de Navarra' kaleratu dau, Ttarttalo argitaletxearen eskutik
2011-11-21 11:37 KultureaAingeru Epaltzak Yo que fui rey de Navarra liburua aurkeztu barri dau, Ttarttalo argitaletxearen Abra bilduman. Angel Errok itzuli dau gaztelaniara nobelea, izan be, 2009an kaleratutako Izan bainintzen Nafarroako errege (Erresuma eta Fedea II) lanaren itzulpena da.
Irratigintzearen etorkizuna eztabaidagai, Leioako Campusean
2011-11-21 10:52Radio is dead. Long life radio! Ikus-entzunezko eta Komunikazinoa eta Publizidadeko I. Nazinoarteko Kongresua antolatu dau EHUko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidade Sailak, zemendiaren 24an eta 25ean, Leioako Campusean.
The Sparteens taldeak 'Bi doberman beltz' umoretsua kaleratu dau
2011-11-18 15:48 MusikeaThe Sparteens taldeak Bi doberman beltz diskoa aurkeztu dau egunotan, Donostian. Negu Gorriak taldearen abesti ezaguna 60ko hamarkadako estilora eroan dabe, twist eta guateke doinuz. Daborduko hasi dira lana aurkezten, hurrengo hitzordua Andoainen izango da, zemendiaren 19an, gaztetxean; eta hurrengoa, Durangoko Azokan, abenduaren 5ean.
Artea, matematikea eta magiaren eguna, Guggenheim museoan
2011-11-18 14:44 jardunaldiakZapatuan, zemendiaren 19an, artea, arkitekturea, matematikea eta magia batzen dituan jarduera ludiko eta hezigarriz betetako eguna izango da Guggenheim Bilbao Museoan, Espainiako Matematika Errege Alkarteagaz lankidetzan. Umeen Nazinoarteko Eguna atxaki hartu dau Matematika Alkarteak mendeurrena Bilbon ospatzeko.
'Bez sniegu' film labur poloniarrak irabazi dau Zinebi 53ren sari nagusia
2011-11-18 14:32 BarriakMagnus von Hornen fikzinozko Bez Sniegu film labur poloniarrak irabazi dau Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldiaren, Zinebi 53. edizino honetako Sari Nagusia. Filmak 35 minutuko iraupena dauka, eta gaia amaiera tragikoa izango dauen nerabeen arteko maitasuna da.
Existiduten ez diran miloeka lagun (eta II)
2011-11-18 14:04 BidaideRajirak sei urte ditu, eta PBKOJP gobernuz kanpoko erankudeko haurtzaindegian irakurten ikasten dabil. Gurasoek sei seme-alaba ditue, eta bat bera be ez dago inongo erregistrotan. Ez dira existiduten. Calcuttatik mila kilometro baino gehiagora, historia bera topau dogu. Thailandiako iparraldean, Arphaek daukan gauzarik baliotsuena nortasun agiria da.
La Fundición aretoak 25. urteurren-jaia ospatuko dau abenduan
2011-11-18 13:13 KultureaJai berezia atondu dabe La Fundicióneko arduradunek abenduaren 1ean, aretoaren 25. urteurrena ospatzeko. Bertan artistek eta ikusleek bat egingo dabe, eta La Fundiciónen urteotako ibilbidea batzen dauen liburua jasoko dabe, bertan izan diran konpainien eta ikuskizunen argazkiekaz, artistekaz eta abar.
Elhuyar Fundazinoak Stimula ikerketa-proiektu europarra koordinauko dau
2011-11-18 11:14Elhuyar Fundazinoak Europako Batasunak finantzautako Stimula Stimulating Science And Technology Competences Through Innovative Means For Teaching And Learning (Zientzia eta Teknologiako gaitasunak estimuletan hezkuntza-baliabide barritzaileen bidez) hezkuntza arloko ikerketa-proiektua koordinauko dau, Elhuyarreko iturriek adierazo dabenez.
2012ko Leioako Umore Azokan parte hartzeko epea edegi dabe
2011-11-18 09:57 KultureaLeioako Umore eta Kale Artisten Azokearen 2012ko edizinoa maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo da, eta daborduko antolatzaileek edegi dabe proposamen artistikoak aurkezteko epea. Holan, azokan parte hartu nahi daben konpainia, artista eta alkarteek 2012ko urtarrilaren 30era arte euren egitasmoak bialdu ahal izango ditue.
Begoñazpi ikastoleak Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea saritu ditu
2011-11-18 09:54Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxea dan Begoñazpi ikastoleak Gazte Role Model Sariaren laugarren edizinoan Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea sarituko ditu. Autormen horrek, giza-hartu-emonetan, lana aberastasunaren sortzaile lez eta familia eta lagunek daben garrantzian gazteentzat eredu diran persona ekintzaileen eta barritzaileen lana autortu nahi dau.
Aurtengo Lauaxeta Saria, Durangoko Gerediaga alkartearentzat
2011-11-17 16:57 sariak-autortzak
Lauaxeta Saria Gerediaga alkarteak jasoko dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Ekitaldia abenduaren 1ean izango da, 11:00etan, Foru Jauregian, eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak emongo deutso saria Durangoko alkarteari.
















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...