Eskaintzea euskeraz daben Getxoko 28 akademien barri zabaldu dau Udalak liburuxka batean
2012-10-02 10:58 Euskerea berbagaiEkimena, GEHI euskerea sustatzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da, oso garrantzitsutzat joten dogulako eskolatik edo lanetik kanpo egiten diran jarduerak euskeraz egin ahal izatea, hizkuntzearen erabilerea sustatze aldera, eta horretarako akademien datuak batu doguz getxotarrei helarazoteko, azaldu dau Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.
Getxoko Udalak euskerazko eskaintzea daben 28 akademien barri zabaldu dau liburuxka batean, ume, gazte zein helduen eskuetara hel daiten. Ekimena, GEHI euskerea sustatzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da, oso garrantzitsutzat joten dogulako eskolatik edo lanetik kanpo egiten diran jarduerak euskeraz egin ahal izatea, hizkuntzearen erabilerea sustatze aldera, eta horretarako akademien datuak batu doguz getxotarrei helarazoteko, azaldu dau Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.
Gaur egun mota askotako jarduerak egin daitekez euskeraz udalerriko hainbat akademiatan, tartean eskola-laguntzinoa, musikea, jantza, eskulanak, pintura-tailerrak eta euskera-ikastaroak. Aukera horreei buruzko informazino-liburuxkearen 100 ale banatu ditu Udalak herriko toki publikoetan eta ikastetxeetan.
Horrezaz gan, flipping book (liburu elektronikoa) erakoa be egin dau eta sareko www.getxo.net/flip/akademiak2012/index.html helbidean dago ikusgai honako bost multzo nagusi honeetan banatuta: errefortzu-eskolak eskaintzen dituenak (11), euskera eskolak emoten dituenak (6), musika eskolak (4), pintura, eskulanak eta jantza eskolak (4) eta umeentzako euskaltegiak (3).
Getxoko Udalak ekimenaren barri emoten dauen eskutitza be bialdu dau 2 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteak dituen 6.000 bat etxebizitzetara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!