Ikutzeko artea erakusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2012-09-28 10:58   Kulturea

Itsu edo ikusmen arazoak dituenentzako erakusketa berezia edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan, Iberdrola enpresearen babesagaz. Artelanak ezagutzeko teknika aitzindari bati esker, museoko bilduma iraunkorreko bost maisulanez gozetako aukerea eukiko dabe bisitariek.

Itsu edo ikusmen arazoak dituenentzako erakusketa berezia edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan, Iberdrola enpresearen babesagaz. Artelanak ezagutzeko teknika aitzindari bati esker, museoko bilduma iraunkorreko bost maisulanez gozetako aukerea eukiko dabe bisitariek.

Bisitariek, ikumenaren bitartez, Grecoren Deikundea, José de Riberaren San Sebastian, emakume santuek osatuta, Orazio Gentileschiren Lot eta bere alabak, Mary Cassatten Emakumea jesarrita umea besoetan dauela eta Francis Baconen Lying figure in mirror ezagutzeko aukerea izango dabe.

Artelanak ikutzeko teknika barritzailea Didú deitzen da, ta Bilboko Estudios Durero etxeak garatu dau. Irudi bakotxaren bereizmen handiko argazki da prozesuaren abiapuntua. Hurrengoa pausua itsuaren eskuak gidatzeko balioko daben ehundura eta bolumenik egokienak aukeratzea da. Zehaztasun txikienak be sano garrantzitsuak dira. Planoek, beraz, hiru dimensino hartzen ditue, eta koadroa erliebean geratzen da irudikatuta.

Horrezaz aparte, gaiari buruzko informazino osotua audio-gidetako lokuzinoaren bitartez azaltzen da, euskeraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Holan, margolanaren ikumenezko interpretazinoa bideratzen da. Ikusmen arazorik ez dabenek be probau ahal izango dabe, izan be erakusketak mozorro izango dira eskura, gura dauenak ikumenaren bidez koadroz koadro ibilteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu