Pablo Berger bilbotarraren 'Blancanieves' pelikulea, Oscar sarietan
2012-09-27 15:49 BarriakPablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulea izango da Espainiaren ordezkari Oscar sarietan. Espainiako Zinema Akademiak jakinarazo barri dau albistea. Mexiko zinemearen Ariel Sarietan be, pelikula bera joango da Espainiaren izenean.
Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulea izango da Espainiaren ordezkari Oscar sarietan. Espainiako Zinema Akademiak jakinarazo barri dau albistea. Mexiko zinemearen Ariel Sarietan be, pelikula bera joango da Espainiaren izenean.
Pelikula mutua da Blancanieves, eta zuribaltzean filmau dabe, ganera. Carmen (Maribel Verdú) da protagonistea, amordearen erruz gaztaro gogorra bizi izandako emakumea. Bizimodu horretatik iges, bidaia berezia hasiko dau, ipotx-zezenkari talde baten laguntzinoagaz. Inma Cuesta, Angela Molina eta Macarena Garcia dira ganerako aktoreak.
Oscar sarien 85. edizinoan, kanpoko film onenaren sailean lehian egiteko ganerako hautagaiak Fernando Truebaren El artista y la modelo eta Alberto Rodriguezen Grupo 7 izan dira.
Blancanieves irailaren 28an estreinauko da zinema-aretoetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!