'Urdaibaiarte On' egitasmoaren balorazino sano ona egin dau 2012 Fundazinoak
2012-09-27 14:01 KultureaAmaitu barri dira Urdaibaiarte On egitasmoko erakusketak, Zentzua eta iraunkortasuna eta Urdaibaiarte On. Balorazino sano ona egin dau 2012 Fundazinoak. Oscar Tuazon, Maider Lopez eta Liam Gillicken lanak Urdaibain geratuko dira.
Amaitu barri dira Urdaibaiarte On egitasmoko erakustak. Urdaibaiarte arte garaikide proiektua esperientzia parebakoa, errepikatu ezinezkoa izan dala adierazo dau erakusketako komisario Alberto Sánchez Balmisak. Balorazino sano ona egin dabe antolatzaileek.
Eusko Jaurlaritzako 2012 Fundazinoak atondutako Urdaibaiarte proiektuko erakusketa biak, Zentzua eta iraunkortasuna eta Urdaibaiarte ON, garagarrilean edegi ziran, eta asteburuan zarratu dabe. Zentzua eta iraunkortasuna erakusketan Gunilla Klingberg, Lara Almarcegui, Maider López, Carlos Irijalba, Liam Gillick, Renata Lucas, Haegue Yang, Oscar Tuazon, Rafael Lozano-Hemmer eta Pieter Vermeersch artistek parte hartu dabe; eta, Urdaibaiarte ON’dalakoan, bertoko Iñigo Acha, Ibai León, Jon Lanbroa, Rober Garay, Jose Angel Uberuaga Ube eta Aristide Stornelli sortzaileek.
Alberto Sánchez Balmisaren arabera, Zentzua eta iraunkortasuna erakusketeak hasiera-hasieratik izan dau espazio publikoetako erakusketa tradizionalen logikea apurtzeko asmoa. Lagako hondartzea, Gernikako Arbola ingurua, Merkatu Plazea edo Euskadiko Bioaniztasun Zentroa proiektuaren erakusleiho izan dira, bertan egon dira ikusgai-eta lanak. Proposamen honek eragina izango dau etorkizunean egingo diran beste proiektu batzuetan, eta horreek be erronka barriak ekarriko dituala", ganeratu dau. Sánchezen ustez, erakusketea naziaoarteko arte garaikidearen barrua esperientzia parebakoa eta aitzindaria izan da.
Ganera, lanetako batzuk erakusgai izan dira lekuan geratuko dirala aurreratu dabe, hain zuzen be, Oscar Tuazónen Birds; Maider Lópezen In Situ eta Liam Gillicken Faceted Revision Structure.
Proiektu bakotxak eragile eta erakunde ugariren arteko alkarrizketea behar izan dau. Proiektua oso berezia danez artistak beti izan dira negozietako prest. Azkenengo emoitzea arte publikoaren eredu tradizionalak zalantzan ipintea izan da.
Urdaibaiarte ON proiektuak Euskal Herriko sei artista batu ditu Bermeoko Ormaza konserba-fabrikan. 2.500 lagun inguru ikusi dabe erakusketea. Jenteak bertoko sei artistek 'Zabalbegi f:22.6V30 12800' izenburupean egindako erakusketa kontzeptuala gustura ikusi dane, eta antzeko proiektu gehiago eskatzen ditu publikoak, azaldu dau Alberto Palomera komisaioak. Garai baten fabrikea izandako espazioari erabilera barria emotea eta arte garaikidea erakusteko berrerabiltea posible dala erakutsi dogu, adierazo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!