François Ozonen 'Dans la maison', 60. Zinemaldiko Urrezko Maskor
2012-09-30 02:00 BarriakFrançois Ozonen Dans la maison lanak irabazi dau Donostiako Zinemaldiko sari nagusia. Urrezko Maskorraz aparte, gidoi onenaren saria be jaso dau zinemagile frantsesaren pelikuleak. Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves-ek Epaimahaiaren Sari Berezia lortu dau.
François Ozonen Dans la maison lanak irabazi dau Donostiako Zinemaldiko sari nagusia. Urrezko Maskorraz aparte, gidoi onenaren saria be jaso dau zinemagile frantsesaren pelikuleak. Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves-ek Epaimahaiaren Sari Berezia lortu dau. Publiko eta kritikarien eritxiagaz bate egin dau aurten epaimahaiak be.
Literatura irakasle baten eta ikasle baten arteko hartu-emona kontetan dau Dans la maison filmak. Ozon hiru bider izan da lehian Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta hirugarrenean lortu dau saria.
Zuzendari onenari Zidarrezko Maskorra Fernando Truebak jaso dau, La artista y el modelo beharragaitik. Emakumezko aktore onenari Zidarrezko Maskorrak saritu bi izan ditu: Katie Coseni (Foxfire) eta Macarena Garcia (Blancanieves). Gizonezko aktore onena Jose Sacristan (El muerto y ser feliz) izan da.
Urrezko Maskorra jasotea, François Ozonen krisi sasoian kultureari ezin jakola eraso egin adierazo eban, ideia okerra dala. Holan kristitik ez garala urtengo salatu eban. Fernando Truebak, saria eskuan ebala, zinemea artea eta kultura dala nabarmendu eban, batzuei ahaztu bajake be.
Sail Ofizialeko sariak banatu baino lehanago, Dustin Hoffmanek 60. Zinemaldiko Donostia Saria hartu eban. Aktore estatubatuarrak hunkituta jaso eban garaikurra. Aurten beste lau Donostia Sari emon ditue: Oliver Stone, Ewan McGregor, Tommy Lee Jones eta John Travolta.
Ganerako sarituak ondokoak izan dira: Argazki onena, Touraj Aslani (Fasle Kardagan); Horizontes saria, El último Elvis, Armando Bo; Kutxa-Zuzendari Barriak, Carne de perro, Fernando Guzzoni; Gazteriaren saria, 7 Cajas, Juan Carlos Maneglia eta Tana Schembori; Ikuslearen saria, The Sessions, Ben Lewin; eta, Serbitzu saria, Pura vida, Pablo Iraburu eta Migeltxo Molina.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!