'Ce n'est qu'un début'

Karolina Almagia 2012-09-27 14:57   Zinema kritikak

Umeen erantzunek batzuetan barrea eginarazoten dabe: Nire aita ez da batere azkarra, 'nutella' hozkailuan sartzen dau eta. Beste batzuetan, umeek esandakoak oilo-narrua ipintzeko modukoak dira: Gurago neuke baltza ez izatea. Esperimentu interesgarria izateaz gan, dokumental honek gaurko gizarte frantsesaren aniztasun etnikoa erakusten dau.

- Zuzendariak: Pierre Barougier, Jean-Pierre Pozzi
- Interpreteak: Pascaline Dogliani, Isabelle Duflocq
- Herrialdea: Frantzia
- Iraupena: 97 min.
- Generoa: Dokumentala

Haurtzaindegiko gela batean sartu eta lau urteko umeei ahotsa emon. Hori baino ez da Ce n'est qu'un début (gurean, Sólo es el principio) dokumental frantses honen oinarria. Ez dago beste elementurik, ez amarrurik, ez irudi ederrik, ez musika berezirik. Kamara eta umeen aurpegiak, lehenengo planoetan. Gitxi gorabehera, orain dala urte batzuetako Juego de niños telebista-saioak egen ebana, azken baten.

Ideak funzionetan dau, bere apaltasunean. Izan be, umeak bizitzearen zentzuaz berbetan hasten diranean magia sortzen da.

Jean-Pierre Pozzi eta Pierre Barougier zuzendariek hainbat galdera egiten ditue, emakumezko irakasle baten bidez. Holan, heriotzeaz, azalaren koloreaz, askatasunaz eta abarrez berba egiten dabe umeek, naturatalsunez, nagusien parte-hartze barik.

Umeen erantzunek batzuetan barrea eginarazoten dabe: Nire aita ez da batere azkarra, 'nutella' hozkailuan sartzen dau eta. Beste batzuetan, umeek esandakoak oilo-narrua ipintzeko modukoak dira: Gurago neuke baltza ez izatea. Esperimentu interesgarria izateaz gan, dokumental honek gaurko gizarte frantsesaren aniztasun etnikoa erakusten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu