Dana prest Andoainen domekan Kilometroak jaia hartzeko
2012-10-01 18:17 Euskerea berbagaiAita Larramendi ikastoleak hartuko dau aurtengo Kilometroak jaia, urriaren 7an. On egin lemapean, bost guneak eta 6,3 kilometroko ibilbidea prest dagoz domekan milaka euskaltzale hartzeko. Egunotan aurkeztu ditue jaiaren azkenengo zehaztasunak.
Aita Larramendi ikastoleak hartuko dau aurtengo Kilometroak jaia, urriaren 7an. On egin lemapean, bost guneak eta 6,3 kilometroko ibilbidea prest dagoz domekan milaka euskaltzale hartzeko. Egunotan aurkeztu ditue jaiaren azkenengo zehaztasunak.
Ikastolea txiki geratu jake, eta Lehen Hezkuntzako hirugarren maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila arteko ikasleentzat ikasgela gehiago behar ditue.
Ikastolearen Txistokiko eraikina, Sorabilla, Etxeberrieta, Goikoplaza eta Martin Ugalde kultur parkea guneetan danetariko eskaintzea izango da; musikea, jantzea, jolasak, umeentzako ikuskizunak eta abar.
Musikeari jagokonez, Mikel Marklez eta Erramun Martikorena, Lauroba, Anje Duhalde eta Willis Drummondek kontzertua emongo dabe, besteak beste. Umeek Kanpanolue ikuskizuna, Kilikon umeentzako jokoa, puzgarriak, tailerrak... izango ditue aukeran. Irrien Lagunak Klubekoak hirugarren gunen egongo dira, Etxeberrietan.
Zirkuitua 9:30ean edegiko dabe. Hasierako ekitaldi horretan Martin Ugalde kultur parkea omenduko dabe, eta eguerdian, ostera, ikastolako guraso eta langileak izango dira omenduak.
Aurten, lehenengo aldiz, frutea erosteko postua ipiniko dabe. Ganera, Guifi.net proiektuari esker, wifi konexioa egongo da ibilbideko hainbat lekutan, holan gura dauanak argazkiak eta bideoak bialdu ahal izan ditu. Euskaltelek zirkuituan zehar ipinitako pantailetan erakutsiko ditue.
Kilometroakeko egitaraua, ibilbidea eta ganerako argibideak: www.kilometroak.net
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!