Arte Eder Fakultadeko ikasleek antxinako bagoneten erreplikak margotu ditue 'Mineral Art' proiektuaren barruan

Bizkaie! 2011-02-24 12:05   Kulturea

Mineral Art proiektua Abanto Zierbenako Udalak eta Enkarturrek antolatu dabe, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadearen laguntzaz. Helburua, Meatzaldeko kultura-ondarea sustatzea da, bide sortzailea eta artistikoa erabilita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hermanos de Baile' ikuskizun arrakastatsua Ermua Antzoki barriztuaren egitarauan

Bizkaie! 2011-02-24 10:44   kulturbiz

Areto barriztuaren inaugurazinoa gaur iluntzean egingo da, 20:00etan, Ainhoa Zuazua sopranoaren kantaldiagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Santiago Sierra artistak hitzaldia emongo dau Arte Eder Fakultadean

Bizkaie! 2011-02-23 17:02   kulturbiz

Artista madrildarrak artearen munduaren ganeko bere ikuspuntuari buruz jardungo dau zezeilaren 24an, Arte Eder Fakultadeko aretoan.

Julian Azkarate 'Txanbolin' txistulari ezaguna hil da

Bizkaie! 2011-02-23 14:31   kulturbiz

Hiletea gaur bertan izango da, 19:00etan, Abadiñoko San Trokaz parrokian. Durangaldeko Gerediaga alkarteak igaz, bagilaren 5ean, omenaldia egin eutson 38. Ezpadantzari Egunean.

'Plater hautsiak', Euskal Herriko zeramikea ikusgai Bilboko Arkeologi Museoan

Dabi Piedra Robledo 2011-02-23 13:44   Kulturea

Hego Euskal Herriko hainbat lekutatik ekarritako ia 75 pieza batu ditue Plater hautsiak zabaldu barri daben erakusketan. Maiatzaren 1era arte egongo dira ikusgai zeramikok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaur abiatuko da Barrutirock talde barrien zirkuitua

Bizkaie! 2011-02-23 11:02   Musikea

Último día eta Two mules and a Rainbow taldeen kontzertuek emongo deutse hasierea gaur iluntzean Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Barrutirock ekimenari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Audience taldeak zuzenean aurkeztuko dau 'Audience plays Amerikanuak' ikusentzunezkoa

Bizkaie! 2011-02-23 10:40   Musikea

Audience taldeak Amerikanuak soinu bandarako sorturiko konposizinoak zuzenean aurkeztuko ditu, Audience plays Amerikanuak emonaldian, 2010ean Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentalaren irudietan oinarrituta.

Jet Lag Bio 11 ekimenak makina bat ideia jaso ditu

Bizkaie! 2011-02-23 09:54   jardunaldiak

Proposamenak bialtzeko epea martiaren 4an amaituko da.

Iluntasunaren eta neoiaren arteko mugea

Zigor Aldama 2011-02-22 17:38   Bidaide

Txina eta Ipar Korearen arteko Adiskidetasunaren Zubiaren alde bateko eta besteko ikuspegia guztiz desbardina da.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Donostiako Orfeoiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak Social Antzokia berrinaugurauko dabe zapatuan

Bizkaie! 2011-02-22 16:43   Musikea

Basauriko areto ezaguna zarratuta egon da barriztatze lanak dirala eta.

Eresbilek V. Juan Zelaia Letamendia beka deialdia egin dau, ikerketa musikaletan euskerea sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2011-02-22 16:19   Euskerea berbagai

Kulturearen aldeko Euskal Fundazinoaren babesa dauka bekeak eta 9.000 euro emongo ditu. Proiektuak maiatzaren 9a arte aurkeztu ahal izango dira.

Gaitzerdi konpainia, Max sarietako hautagai

Bizkaie! 2011-02-22 14:47   sariak-autortzak

Konpainia bizkaitarraren Euria esan eta euria erortzea lana ikus-entzunezkoen arloan lehiatuko da.

'Dantza Plazetan' ekimenak 44 emonaldi dakarz Gaztedi Dantza Taldearen 60. urteurrena ospatzen dan urtean

Bizkaie! 2011-02-22 13:49   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XI. Dantza Plazetan abiarazo dau euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuz, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz. Egitaraua aurrera eroan ahal izateko, Udalak Bilboko zazpi jantza taldeeen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra federazinoaren laguntza aktiboa dauka.

Jaiotza tasa behera doa... Baina ikusitakoak ikusita zelan ez da joango ba!!!

Markues 2011-02-22 11:49   Begi betegarri

Sare sozialen erabilerea igon egin zan igaz EAEn

Bizkaie! 2011-02-22 10:04

Biztanleen % 79k igaz sare sozialak erabili zituan, eta erabiliena Facebook da.

Delorean talde zarauztarraren 'Subiza' diskoa Impala sariketarako hautagai

Bizkaie! 2011-02-21 17:07   Musikea

Impala Diskoetxe Independenteen Europako Alkartea da. Zezeilaren 28an jakinarazoko dabe disko irabazlearen izena.

Arantzazuko Adiskideak alkarteak bere lana eta Arantzazuk bizi dauen barritze-prozesua ezagutarazoko ditu Bizkaian

Bizkaie! 2011-02-21 16:28

Arantzazuko Adiskideak alkartea, 1.000 inguru bazkidek eta inspirazino frantziskotarreko 4 erakunde sozialek (Baketik, Arantzazu aldizkaria, Arantzazu Edizino Frantziskotarrak eta Tau Fundazinoa) osotzen daben Sare Soziala da. Arantzazuk gaur egun espiritualtasuneko, humanismoko, alkartasuneko, etikako, kulturako eta naturako erreferentzia garrantzitsua izaten jarraitzen dau.

'Hizkeraz eta hizketaz' jardungo dabe Euskerazko Kazetaritzearen X. jardunaldietan

Bizkaie! 2011-02-21 16:18

Topaketok zezeilaren 21ean eta martiaren 3an eta 8an egingo dira Nafarroako Unibersidadean.

Berri Txarrak-en 'Folklore' abestia Independent Music Awards lehiaketan izentaua

Bizkaie! 2011-02-21 14:51   Musikea

Talde nafarra Amerika Tour 2011 biran buru belarri dabil Txile, Brasil, Argentina eta Kanada aldean.

Gerra arteko Europako joera artistikoak Guggenheim Museora ekarri ditue

Dabi Piedra Robledo 2011-02-21 14:34   Kulturea

Kaosa & Klasizismoa, artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian erakusketea zezeilaren 22tik maiatzaren 15era egongo da Bilboko Guggenheim-eko hirugarren pisuan eta, bertan, 1918 eta 1936. urteen arteko artearen ezaugarriak ezagutarazoko ditue, Europako artista ezagunenen begiradea oinarri hartuta.

»» Ikusi argazki guztiak (5)