Alberto Ladron Aranak 'Piztiaren begiak' argitaratu dau

Bizkaie! 2012-09-14 11:48   Kulturea

Misterioa eta suspensea dakarz barriro be Alberto Ladron Aranak bere seigarren liburuan. Piztiaren begiak (Elkar) hirurehun orrialde pasatxoko thrillerra da, hasieratik irakurlea harrapatzen dauena eta ezusteko amaiera indartsua dakarrena.

Misterioa eta suspensea dakarz barriro be Alberto Ladron Aranak bere seigarren liburuan. Piztiaren begiak (Elkar) hirurehun orrialde pasatxoko thrillerra da, hasieratik irakurlea harrapatzen dauena eta ezusteko amaiera indartsua dakarrena.

Piztiaren begiak XXI. mendeko Nafarroan giroturik dago, eta, beraz, agiri diran gaiek zerikusi zuzena dabe gure eguneroko kontuakaz; krisia agiri da, langabezia be bai, eta euskal gatazkak protagonismo handia dauka argumentuan. Edozelan be, Piztiaren begiak ez da gure gatazkeari buruzko nobela bat, gai hori erabili dot haren inguruan suspentsezko trama bat egiteko adierazo dau egile nafarrak.

Nobela honen eraikuntzan inportanteak dira protagonistea eta antagonistea, biak be azkarrak eta nortasun handikoak, alkarren kontrako burruka itsuan. Xabierrek eta Dasilvak gerrea dabe bizimodu, indarkeria nagusi dan mundu batean bizi dira. Joko handia emoten dabe holako personaiek, bai bakotxak bere aldetik bai alkarren kontra burrukan be. Lehen be erabili izan dodaz holako antagonistak, ('Eguzki beltzaren sekretuan', berbarako) eta sortzen dituen dinamikak oso erakargarriak dira.

Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967). Maisutza eta psikologia ikasia. Fantasiaren eremukoa izan zan bere lehenengo eleberria, Itzalaren baitan (Irun Hiria saria). Ordutik, misterioaren alorra landu dau gehienbat: Xake Mate (Augustin Zubikarai saria), Eguzki Beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ez eta Piztiaren begiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu