Gasteiz uriburu magiko bihurtuko da XXIV. Nazinoarteko Magialdia tarteko

Bizkaie! 2012-09-17 14:01   kulturbiz

Irailaren 17rik 23ra bitartean, danetara, bederatzi herrialdetatik etorriko diran 30 artistek 69 ikuskizun eskainiko ditue Gasteizen, 21 agertokitan. XXIV. Nazinoarteko Magialdian, Artmik (Frantzia), Tony Chapeck (AEB), Mantas (Lituania) eta Les Chapeaux (Frantzia) magoak be bertan izango dira.

Gasteizeko Magialdiaren 25. urteurrena bete baino urtebete lehenago, murrizketa asko izan dira eta finantziazino pribatua eta publikoa dauen arren, diru gehiena Udalak eskaintzen dau eta igaz 227.000 euro bideratu bazituan, aurten 110.000, eta hainbat ekitaldi bertan behera itxi behar izan ditue antolatzaileek. Edozelan be, kalidadeari eutsi deutsiela nabarmendu gura izan dabe antolatzaileek.

Kontuak kontu, CIE 14:20 konpainia frantsesaren Levitation lana da edizino honetako ikuskizun ikusgarri eta barritzaileena, jaialdiko antolatzaileek esan dabenez; jantza garaikideko ikuskizuna dala adierazo dabe eta lehen aldiz izango dala ikusgai Frantziatik kanpo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu