Urratsez urrats helmugaraino!
2012-09-12 15:07 Euskerea berbagaiAurtengo Euskaragidan, barrikuntza moduan, eskualdera heldu barriak diranentzako Ongi Etorri atala sortu da. Atal hau 7 hizkuntza desbardinetan dago: euskeraz, gaztelaniaz, arabieraz, ingelesez, errumanieraz, txineraz eta frantsesez. Bertan, euskerara hurreratzeko Aisa ikastaroen barri emoten da, besteak beste.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak euskerearen ezagutza bultzatu nahi dau; horretarako, www.euskaragida.com webgunean hainbat barrikuntza egin ditu. Aurreko urteetan lez, Mankomunidadean euskerea ikasteko dagozan aukerak herriz herri batu dira; kontuak kontu, Berbalagun egitasmoa, ikasleen esperientziak, norberaren euskera maila neurtzeko ariketak eta abar topau daitekez bertan.
Aurtengo euskaragidan, barrikuntza moduan, eskualdera heldu barriak diranentzako Ongi Etorri atala sortu da. Atal hau 7 hizkuntza desbardinetan dago: euskeraz, gaztelaniaz, arabieraz, ingelesez, errumanieraz, txineraz eta frantsesez. Bertan, euskerara hurreratzeko Aisa ikastaroen barri emoten da, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!