Azken egunak Euskal Kulturearen Transmisinoko aditu titulurako Huheziko ikastaroan izena emoteko

Bizkaie! 2012-09-13 10:58   kulturbiz

Aditu titulurako ikastaroa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultadean egingo da urriaren 3tik 2013ko bagilaren 5era bitartean. Izena emoteko epea, barriz, irailaren 30era arte dago zabalik.

Euskal kulturako sortzaile eta eragile ezagun ugarik hartuko dabe parte Mondragon Unibersidadeak antolatuta Eskoriatzan egingo dan EKT Euskal Kulturgintzearen Transmisinoa graduondoaren laugarren ekitaldian. Aditu titulurako ikastaroa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultadean egingo da urriaren 3tik 2013ko bagilaren 5era bitartean.

EKTren laugarren edizino honek hainbat helburu izango ditu, besteak beste, jaiotzatik euskaldun ez diranak euskal kulturgintzeari egiten deutsiezan ekarpenei erreparau, azken 50 urteotan bizi izandakoaz gogoetea egin eta euskal kulturgintzea suspertzeko egiten diran egitasmoei begiratu eta aztertu.

Horretarako, irakasle ugari ibiliko dira gaien arabera banatuta: Paulo Iztueta eta Larraitz Ariznabarreta (Euskal kulturgintzea gerra ostean: aitzindariak); Mari Karmen Garmendia, Jose Agustin Arrieta, Josune Ariztondo, Jose Mari Iriondo eta Jose Angel Irigarai (Gogoetea iragan hurbilaz: irakaspenak); Andoni Sagarna, Josean Muñoz, Laura Mintegi, Josu Zabala, Mikel Irizar, Ramon Agirre, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi (Euskal kulturgintzearen sistemak); Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Asisko Urmeneta eta Anari Alberdi (Testigantzak); Oihane Perea, Josebe Altube, Patrick Queheille, Maite Davant, Amets Arzallus, Mattin Irigoien, Maider Elkoro, Sagrario Aleman, Amaia Almirall (Euskal kulturgintzearen berogailuak gertuko komunidadean); Petra Elser, Olatz Zugasti, Isa Isazelaia, Idurre Alonso, Iban del Campo eta Arantza Ozaeta (Transmisinoa irakaskuntzan); eta Lorea Agirre, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, Nekane Goikoetxea, Jon Sarasua eta Iñaki Urruzola (Sorguneak).

Kontuak kontu, irailaren 30era arte dago zabalik izena emoteko epea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu