Euskadiko Soinuak Vic-eko Mercat de Musica Viva azokan
2012-09-12 15:38 MusikeaEuskal taldeen kontzertuak:
- Eguenean, irailak 13, 22:45ean, Petti eta beste agertoki batean We Are Standard, 23:45ean.
- Barikuan, irailak 14, 23:30ean, Esne Beltza.
- Zapatuan, irailak 15, 13:00ean, Anari.
Euskadiko Soinuak, Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Euskal Institutuaren programea da Euskal Herrian produziduten dan musikea zabaldu eta bertako industria sendotzeko. Hainbat ekimen antolatzen ditu, tartean Vic-eko Mercat de Música Viva azokan izaten diran kontzertu eta topaketa desbardinak. Gaur, hilak 12, hasi eta domekara bitartean izango da Kataluiniako azokea, aukera ezin hobea musika-proposamen barrienak aurkeztu eta industriako eragileen arteko hartu-emonak jorratzeko. Aurten euskal proposamenak Petti, We Are Standard, Esne Beltza eta Anari izango dira.
Horrezaz gan, Euskadiko Soinuak programeak azokan bertan stand bat jarriko dau euskal enpresek euren produktuak zabaldu eta ganerako eragileakaz bilerak egin deiezan. Antolatu daben luntx-aurkezpena be bertan izango da, hemengo eta kanpoko enpresa eta profesionalen hartu-emonak lantzen laguntzeko. Luntx-aurkezpen horretan Anariren showcasea be izango da baina esandako moduan, Esne Beltza eta We are Standard taldeek eta Petti bakarlariek be euren musikea zuzenean eskainiko dabe.
Euskal taldeen kontzertuak:
- Eguenean, irailak 13, 22:45ean, Petti eta beste agertoki batean We Are Standard, 23:45ean.
- Barikuan, irailak 14, 23:30ean, Esne Beltza.
- Zapatuan, irailak 15, 13:00ean, Anari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!