Euskal Poesiaren BBK Jardunaldiak Bilbon irailaren 17tik 21era
2012-09-17 11:17 jardunaldiakGalatea Taldeak, Bernardo Atxagak, Eñaut Elorriagak, Mikel Inunziagak, Yolanda Castañok, Carmen Isasik, Marina Perezek, Carmen Bereciartuak, Pablo Gonzalez de Langarikak eta Tachia Quintanarrek irakurgai hautatuak errezitauko ditue, eta Euskal Herriko eta nazinoarteko poeten sortze-lanik adierazgarrienetako batzuez gozetako aukerea izango da.
Euskal Poesiaren BBK Jardunaldien laugarren edizinoa irailaren 17tik 21era bitartean izango da BBK Aretoan, Bilbon. Danetara, bost poesia-musika errezitaldi izango dira, ikus-entzunezko emonaldiakaz eta Joseba Sarrionandiari eta Gabriel Garcia Marquezi buruzko bi irakurketa saiogaz.
Galatea Taldeak, Bernardo Atxagak, Eñaut Elorriagak, Mikel Inunziagak, Yolanda Castañok, Carmen Isasik, Marina Perezek, Carmen Bereciartuak, Pablo Gonzalez de Langarikak eta Tachia Quintanarrek irakurgai hautatuak errezitauko ditue, eta Euskal Herriko eta nazinoarteko poeten sortze-lanik adierazgarrienetako batzuez gozetako aukerea izango da.
Aurten be Galatea Taldeak hasiko ditu jardunaldiak, irailaren 17an, eta Malditas Palabras lana errezitauko dau. Hurrengo eguna euskal olerkari irakurrienetako bati eskainiko jako saioa: Joseba Sarrionandiari, hain zuzen be. Bernardo Atxagak, Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorriagak eta Mikel Inunziaga kantautoreak Sarrionaindiaren zenbait poesia irakurriko ditue.
Irailaren 19an, Yolanda Castaño izango da Versos para escuchar y ver ikuskizun poetikoaren protagonista, eta 20an, ikus-entzunezko emonaldi bat izango da, eta Entre los pliegues de la luz eroango dabe oholtzara Carmen Isasi, Marina Perez, Carmen Bereciartua eta Pablo Gonzalez de Langarika artistek.
Tachia Quintanar artistearen interpretazino barri bategaz amaituko dira jardunaldiak, irailaren 21ean. Eibarren jaiotako artista hau gaur egun Parisen bizi da, baina idazle handien adiskide izan zan, besteak beste, Gabriel Garcia Marquezena, Amar en los tiempos de cólera lana eskaini eutsolarik. Hain zuzen be, Quintanarrek Garcia Marquezen Isabel viendo llover en Macondo errezitauko dau BBK Salan. Idazle kolonbiarraren bakarrizketarik ezagunenetarikoa da, 1955ean idatzi ebana, Cien años de soledad lana baino hamar urte lehenago.
Euskal Poesiaren BBK Jardunaldiko saio guztiak BBK Aretoan (Kale Nagusia, 19-21) izango dira, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Sarrerea dobakoa izango da jesarlekuak bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!