Literatura Eskoleak zortzigarren ikasturteari ekingo deutso zapatuan, Bilbon
2011-10-11 17:47 KultureaGabriel Arestiren Zuzenbide debekatua lanaren inguruko berbaldiagaz ekingo deutso aurtengo ikasturteari Literatura Eskolak. Karmelo Landa izango da hizlaria, eta hitzordua urriaren 15ean da, 10:00etan, Bilboko La Bolsa udaltegian. Zapatukoaren ostean, beste zazpi saio atondu ditue. Eskolan izena emoteko epea edegita dago.
Animalietan inspirautako poesia izango da XIII. BilbaoPoesia jaialdiaren gaia
2011-10-11 15:48 jardunaldiakPoesiako lau Sari Nazional izango dira gure artean: Felipe Benítez Reyes, José Corredor-Matheos, Olvido García Valdés eta Joan Margarit. Eurekaz batera, maila handiko Valerie Mejer (Mexiko) Bob Holman (AEB) eta Jacques Roubaud (Frantzia), gure poeta azpimarragarrienetako batzuk ahaztu barik (Kirmen Uribe, Harkaitz Cano edo José Fernández de la Sota). Danak be, urriaren 13tik 23ra egingo dan BilbaoPoesiaren edizino barrian alkartuko dira.
Bilboko merkataritzearen 500 urteko historia ikusgai dago Euskal Museoan
2011-10-11 15:32 KultureaBilboko Euskal Museoak Merkatariak eta merkatu-gaiak aurkeztu dau, Bilboko Konsuladuaren sorrearean 500. urteurrena dala-eta. Prentsaurrekoan, Euskal Museoko zuzendari Amaia Basterretxea, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zuzendari Jon Ruigomez eta Bizkaikoa-ko gerente Asier Madarieta izan dira. Erakusketea abenduaren 31 arte egongo da zabalik.
Getxo, euskal antzerki produkzinoaren erakustoki
2011-10-11 13:47 KultureaUrriaren 14tik 23ra, Getxo euskal antzerki produkzinoaren erakustoki bilakatuko da 29. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztietako eta publiko guztietarako 10 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek. Ohikoa danez, ekitaldi horren helburu nagusia da urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea.
Literaturea eta zientziaren arteko loturea eztabaidagai, Mestizajeak topeketetan
2011-10-11 12:35 jardunaldiakZientzia eta literatureari buruzko Mestizajeak topaketak antolatu ditue hilaren 18an eta 19an Donostian. Hizlarien artean, idazleak nahiz zientzilariak izango dira, berbarako, Bernardo Atxaga, Alberto Rojo eta Luisa Etxenike. Jardunaldien antolatzaileak Donostia International Psysics Center (DIPC) , Materialen Fisika Zentroa (CFM), Jakiunde eta Kutxa dira.
'Hamaika 11n' lemapean, Nafarroako ikastolen jai handia egingo dabe Tafallan, hilaren 16an
2011-10-11 11:41 Euskerea berbagaiTafallako Garces de los Fayos ikastolea da aurtengo Nafarroa Oinez jaiaren arduraduna, Hamaika 11n lemapean milaka euskaltzale batzeko asmoa dauke domekan, urriaren 16an. Bost kilometroko ibilbidea atondu dabe, bost gunetan banatuta. Jasotako diruagaz DBHko eraikin barria egin gura dabe, orain daukena lar txikia da-eta 400 ikasleentzat.
Cortada Jaialdiak bat-bateko film laburren lehiaketea dakar
2011-10-11 11:09 BarriakFilm laburrak Vitoria-Gasteiz Film Office webgunearen bitartez urriaren 24tik, astelehena, zemendiaren 11ra aurkeztu ahal izango dira. Zemendiaren 14ra arte, Cortada Jaialdiaren hasiereagaz egokituz, aitatu webgunean ikusi ahal izango dira bideoak.
Bilboko Udal Liburutegiak sareak 100 proposamen baino gehiago dakarz
2011-10-10 18:47 kulturbizProgramea 2012ko maiatzean amaituko da baina ordura arte ehun proposamen baino gehiago izango dira, besteak beste, tailerrak, berbaldiak, erakusketak, ipuin-kontalari saioak eta jolasak; hori guztia irakurketea bultzatzeko, liburutegien alde ludikoenaz gozetako eta ezagutzaren arlo batzukaz lehenengo hartu-emonak izateko.
'Aitzol' eta Euskal Pizkundea aztertuko ditue hilaren 14an, Bilbon
2011-10-10 18:22 jardunaldiakJose Ariztimuño Aitzol idazle eta kultur eragilea eta Euskal Pizkundea omenduko ditue Bilbon, urriaren 14an, Aitzolen omenezko urte osoko ekitaldien barruan. Ekimena Euskaltzaindiak eta EHUk antolatu dabe. Urriaren 17an, 75 urte beteko dira idazle tolosarra Hernanin fusilau ebela.
Antonio López artista espainiarraren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2011-10-10 15:50 KultureaAntonio López artista espainiar ezagunaren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. 1949tik 2010era bitartean sortutako pinturak eta eskulturak ipini ditue ikusgai, danetara 130 bat artelan. Aurkezpenean artistea bera egon da, eta Javier Viar museoko zuzendaria eta BBK Fundazinoko Gorka Martinez bere bai.
Guggenheim Bilbao Museoak Mona Hatoumen, Doris Salcedoren, Liam Gillicken eta José Manuel Ballesteren lanak eskuratu ditu
2011-10-10 15:31 KultureaMona Hatoumen Gure etxea (Home, 1999), eta Doris Salcedoren Titulurik gabea, 2008 lanak Guggenheim Bilbao Bildumea osotzeko eskuratze-ildo estrategiko barri baten adibide dira: eskuratzeen eremu geografikoa zabaldu nahi dau Museoak, AEBko eta Europako arteaz harago. Horreez gan, dohaintzan emondako lau lan gehitu jakoz Guggenheim Bilbao Bildumeari.
V. Mangamore Jaialdiak Japoniako kulturearen euskal erdigune bihurtuko dau Amorebieta-Etxano
2011-10-10 13:54 jardunaldiakV. Mangamore Jaialdia udalerriko Zelaieta Zentroan egingo da eta programazino ludiko, ikusgarri eta dibertigarria aurkeztuko dau, bai zaletuei zein Manga eta Animea hurragotik ezagutu nahi daben guztiei, kulturearen arlo horreekaz lotutako hainbat jarduera eskainiz, tailerrak, musika- eta jantza-ekitaldiak, lehiaketak, berbaldiak, Cosplay erakustaldiak, etab.
Uxue Alberdik eta Alaia Martinek irabazi ditue G-puntua txapelketako azkenengo final zortzirenak
2011-10-10 13:07 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketearen final zortzirenetako fasea astegoienean amaitu da. Zapatuan, Lasarte-Orian egin zan saioan Uxue Alberdi lortu zituan puntu gehien; eta, domekan, Irunen, Alaia Martin izan zan irabazlea.
'Hiri hartan izan zen' izenburukoa da Mikel Markezen lan barria
2011-10-07 16:45 MusikeaHiri hartan izan zen, oso lan beroa eta atsegina da, kantariaren ofizioa duintzen dauen disko bikaina. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.
Brancusi eta Serraren arteko alkarrizketea dakar Guggenheim Museoak
2011-10-07 15:38 Kulturea2012ko apirilaren 15era arte egongo da Bilbon eskultore ezagun bien ganeko erakusketea, museoaren bigarren pisuan. Eskulturearen alorrean aintzindari izan dira Constantin Brancusi eta Richard Serra eta, 50 piezaren bidez, bien ibilbidea erakusteaz gan, alkarren arteko hartu-emonetan be sakontzen dau Guggenheim Museoak.
Urte berri on, amona!
2011-10-07 15:27 Zinema kritikakAkaso ez da pelikula borobila, izan be batzuetan erritmoak behera egiten dau eta gidoiak badauka hutsuneren bat, baina osotasunari erreparauta, pelikula ona da. Montserrat Carulla aktore katalanak ederto jokatzen dau bere papelea, eta beste guztiak be sano ondo egiten dabe, umeek bere bai.
Idatzizkoa eta ahozkoren arteko aldea aztertuko dabe Ahoa Bete Hots jardunaldietan, Villabonan
2011-10-07 12:50 jardunaldiakAhoa Bete Hots jardunaldien bigarren edizinoa aurkeztu dau Mintzola Fundazinoak. Idatziak ahotsa hartzen duenean izeburupean, zemendiaren 2tik 4ra, idatziaren eta ahozkoaren arteko aldea jorratuko dabe Villabonan. Mintzolak lau alkarteren laguntzinoa izan dau: Bertsozale alkartea, Euskal Herriko Antzerkizale alkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen alkartea.
IbiPuntoZero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia
2011-10-06 18:48 Euskerea berbagaiIbiPuntoZero lemapean, 2012ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Trapagarenen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopurua nabarmen hazi dala gogoan hartuta, beste ikastetxe bat eregiteko dirua batzea izango dau helburu.
Iban Barrenetxeak Bratislavako Biurtekoko Ohorezko Plakea jasoko dau
2011-10-06 18:02 sariak-autortzakGaltzagorri Elkarteko lehendakari Aitziber Alonsoren eskutik jasoko dau Iban Barrenetxeak Bratislavako Biurtekoko ohorezko plakea datorren zapatuan, urriaren 8an, eguerdiko 12:00etan EIEPren (Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala) Bilboko egoitzan (Santa Maria kalea 3, 1.B).























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...