'Azokide' kanpainea abian, Durangoko Azokeak aurrera egin daian

Bizkaie! 2012-10-15 12:13   Kulturea

Durangoko Azokeak aurkeztu barri dau Azokide ekimena, enpresa pribaduek Azokeagaz daben atxikimendua erakusteko ziurtagiria. Finantza iturri eta babes barriak behar ditue, euskal kultur sorkuntzearen topaketa erreferentzialenak aurrera egiten segiduteko.

Durangoko Azokeak aurkeztu barri dau Azokide ekimena, enpresa pribaduek Azokeagaz daben atxikimendua erakusteko ziurtagiria. Finantza iturri eta babes barriak behar ditue, euskal kultur sorkuntzearen topaketa erreferentzialenak aurrera egiten segiduteko.

Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendaria, Amets Txurruka Euskalteleko txirrindularia eta Eñaut Zubikarai Errealeko jokalaria izan ziran prentsaurrekoan. Kirolariek Azokaren balioa nabarmendu eben, eta euren babesa adierazo eben.

Hainbat enpresa dagoz euren ekarpena egiteko prest, baina ez dabe modu egokirik topau, Aiert Goenagak prentsaurrekoan azaldu ebanez. Sozializazio kanpaina lez aurkeztu dau Goenagak, beste hainbat kanpaina ezagunen moduan. Merkatari, tabernari eta enpresei Azokide ziurtagiriagaz gure kulturgintzearen bultzadea dan ekimen nagusiari laguntzeaz gan, erakutsitako babes horrek bueltakoa izango dau. Azokideak Azokan bertan laguntzaileen horma nagusian agiriko dira. Babesle bakotxak bere ahalmenaren arabera egin ahal izango dau ekarpena, eta merkatari zein tabernariek, enpresa txiki eta ertainek eta enpresa handiek euren ekarpena egin ahal izango dabe.

Ohiko babesletzetatik aparte, beste modu batera ekarpenak gorpuzteko helburuagaz abiatu da ekimena, premina bati erantzuna emoteko. Atxikimendu hori erakusteko, gainera komertzio, taberna zein enpresan bertan erakutsi ahalko dan euskarri bereizgarria eukiko dabe. Horregaz batera, Azoka egunetan – abenduaren 6tik 9ra, aurten – norbanakoek be Azokide egiteko aukerea izango dabe bonolaguntzen bitartez. Azokan salduko dira laguntzok. Kanpainea bera, halanda be, urte osorako egitasmoa izango da Goenagak berak nabarmendu ebanez.

Irudiari jogokonez, euskarri bi izango ditu: metakrilatoa eta kartoia. Azokea iragarten dauen kartelaren irudiaren zati bat hartuko dau, eta diseinua barriztuz joango da urtero, konpromisoagaz batera. Amaitzeko, ekimenari behar dan moduko bultzadea eta zabalkundea emoteko, Durangoko Azokeak komerzial bat izango dau sustapen eta atxikitze lanez arduratuko dana.

Amets Txurruka eta Eñaut Zubikarai kirolariek Durangoko Azokeagaz daben lotura estua azaldu eben. Euskal kultureari emoten deutson indarra ezinbestekotzat jo ebanTxurrukak, euskaldunak eta kulturea batzen gaituen topagunea da, bere esanetan. Zubikaraik kontau ebanez, gurasoekaz joaten hasi eta orain lagunekaz ala neska-lagunagaz, ez dau hutsik egiten. Azokeak daukan zabaltasuna aitatu eban, eta jenteagaz egoteko aukerea eta ospakizuna dala nabarmendu zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu