Euskera batuaren ingurumarian, 'Zazpi ebidentzia birjaiotzarako' Xabier Amurizaren gogoetak jasoten dituan liburua plazan
2012-10-11 17:53 Euskerea berbagaiXabier Amurizaren Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (Lanku) egile beraren Euskara batuaren bigarren jaiotza saiakerearen jarraipena da, egileak berak azaldu dauenez. Batuaren birjaiotza sakon bat aurkeztu dau egileak, bersino zentratuago bat emon gura izan dau, gai txikiago eta eztabaidagarriago guztiak ezabatu eta arazo nagusietara bakarrik mugatuz.
Lasarte-Orian, Villa Mirentxun aurkeztu dau gaur Xabier Amuriza idazle eta bertsolari bizkaitarrak Lankugaz argitaratu dauen bigarren lana Zazpi ebidentzia birjaiotzarako.
Xabier Amurizaren Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (Lanku) egile beraren Euskara batuaren bigarren jaiotza saiakerearen jarraipena da, egileak berak azaldu dauenez. Batuaren birjaiotza sakon bat aurkeztu dau egileak, bersino zentratuago bat emotea izna da asmoa, gai txikiago eta eztabaidagarriago guztiak ezabatu eta arazo nagusietara bakarrik mugatuz. Izan be, gai horreetan ikusten dot euskerearen norabidearen gako erabagiorra. Arazo nagusiok ebidentzia moduan aurkezten dodaz, holakoxeak dirala uste dodalako: ebidentziak. Ebidentzien aurrean, jarrera bakarra dago: onarpena ala ezezpena. Bitarteko eztabaidak ez dakar onura handirik.
Euskera batuak dagoeneko 50 urte gaindituta hizkuntzearen hainbat arazo konpondu barik dagozala azpimarratu eta erispide falta nabarmena salatu dau. Ondokoak dira zazpi ebidentziak: 1.- Esaldien luze-laburra; 2.- Perpausaren ordena; 3.- Ebidentzia erlatiboa. 4.-Aditza erraztea eta sinpletzea; 5.- Ondare komuna-lexikoa; 6.- Esapideak eta esaerak; eta 7.- Argota.
Zazpi ebidentzia, kapitulu bakotxean makinatxu bat adibide erraz agiri dira eta irakurgai luzeak be bai eta, esangura horretan, saikerearen eta literaturearen arteko zeozelako buztarketea dakarrela liburuak esan dau Xabier Amurizak.
Lan barri hau berbagai hartuta, makinatxu bat berbaldi eta aurkezpen izango dira datozen egunotan, besteak beste, urriaren 17an, Baionako Euskal Museoan egongo da Amuriza; urriaren 18an, Donostiako Intxaurrondo auzoan, Larrotxenean; urriaren 22an, Bilboko Plaza Barriko Euskaltzaindiaren egoitzan; urriaren 23an, Gasteizko Aldabe Gizarte Zentruan; zemendiaren 20an, Zaratamoko Arkotxan, eta zemendiaren 29an, Tolosako Kultur etxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!