Bermistorianek antxinako Bermeo erakutsiko deusku urriaren 16tik 23ra bitartean
2012-10-11 15:42Aurten be herriko historia zabalduko dau Bermistorian ekimenak urriaren 16tik 23ra bitartean, Bermeon. Antxinako azokea, bisita gidatu, barriketaldi eta ikuskizunak atondu ditue, besteak beste. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Aingeru Astui Kultura zinegotziak prentsaurrekoan azaldu ditue jaialdiaren zehaztasunak.
Aurten be herriko historia zabalduko dau Bermistorian ekimenak urriaren 16tik 23ra bitartean, Bermeon. Antxinako azokea, bisita gidatu, barriketaldi eta ikuskizunak atondu ditue, besteak beste. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Aingeru Astui Kultura zinegotziak prentsaurrekoan azaldu ditue jaialdiaren zehaztasunak.
Herritarrek eta kanpotik datozanek Bermeoren lehenaldia ezagutu ahal izango dabe, giro alaian murgilduz, adierazo dabe Bidegurenek eta Astuik. Erdi Aroko azokea urriaren 20an eta 21ean egingo dabe, Alde Zaharrean. Makina bat produktu egongo dira salgai 60 saltokietan, tartean, gaztaia, eztia, hestebeteak, lorak, txokolatea, bitxiak, kremak, zeramika-lanak eta erropak.
Astegoienean, kale animazinoak, arku tiralariek, zeramika eta loren tailerrek herrian giro polita sortuko dabe, Bermeo Erdi Arora eroanez, adierazo dau Astuik.
Erdi Aroko azokearen ordutegiaren barri be emon dabe. Zapatuan, hilak 20, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara edegiko dabe; domekan, barriz, goizez baaino ez da egongo. Umeentzako egitarau berezia prestau dabe Bermistorian. Egurrezko joistailuakaz olgetako aukerea eukiko dabe, eta ludotekan eurentzako ekintza bereziak egongo dira zapatuan.
Zapatu eguerdian, alkateak pregoia leiduko dau Udaletxean, eta ostean, Izaro Abesbatzak kalejirea egingo dau. Gauez, Erdi Aroan girotutako ikuskizunak Alde Zaharra eta portua eszenatoki bihurtuko ditu.
Hurrengo astean, urriaren 23an, Argiak eta itzalak 1912ko galarrenean barriketaldia egingo dabe Arrantzaleen Museoko Chile aretoan, 19:30ean. Mikel Xabier Aizpuru, Juan Antonio Apraiz, Aingeru Astui eta Alberto Santana izango dira hizlariak, eta Ramón Basaldua kazetari bermeotarra gidaria.
Ganera, urriaren 16, 17, 18, 20 eta 21ean, Erdi Aro amaierako Bermeo ezagutzeko bisita gidatuak egingo ditue, San Juan portale, Ertzilla torre, Santa Eufemia eleiza eta San Frantzisko komentuan eta bertako klaustroan zehar. Bisita gidatuak martitzenean (16), eguaztenean (17), eguenean (18) eta domekan (21) 11:30ean izango dira eta, zapatuan (20), bi egingo dira, 11:30ean eta 17:00etan, hain zuzen be. Bisitak egiteko leku kopurua mugatua danez, erreserbak egiteko Bermeoko Turismo Bulegora, 94 617 154 telefonora, deitu edo turismoa@bermeo.org helbide elektronikora mezu bat bialdu behar da.
Amaieran, Bermistorian antolatzen lagundu daben guztiei eskerrak emon deutsiez: Haitz Nagusije, MB 2000 zerbitzu soziokulturalak, Izaro Abesbatza, Arku Tiroaren Alkartea, Arrantzaleen Museoa, Santa Maria eleizea, Napar Bideak eta Portuko Sorgiñe Alkartea (Atxetak, Al Pecato di Gola, Etxepe, Marart Artea, Sarabanda, Olatu, Batun Batun, Kafe Loidxie eta Kai Alde tabernak). Euren laguntzea ezinbestekoa da Bermistorian antolatu ahal izateko, nabarmendu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!