Enkarterrietako Museoak bisita gidatuak egingo ditu Ismael Fidalgo margolariaren atzera begirako erakusketan

Bizkaie! 2012-10-11 11:05   Kulturea

Ismael Fidalgo Enkarterriko margolari espresionistea izan zan, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal margolaririk onenetarikoa. Holan, Ismael Fidalgo (Sopuerta 1928 - Trapagaran 2010). Margolari espresionista baten abentura erakusketea martxan danez, Enkarterrietako Museoak zenbait bisitaldi gidatu antolatu ditu bariku honetan hasi eta Gabonak arte, margolariaren arte-ondare handian sakontzeko asmoz.

Sopuertan dagoan Enkarterrietako Museoak bisitaldi gidatuak eskainiko ditu Ismael Fidalgo margolariari buruzko atzera begirako erakusketan sakontzeko. Bisitak dobakoak izango dira eta bariku honetan, urriaren 12an, hasiko dira. Bisitaldia egiteko aurretiaz deitu behar da, Bizkaiko Batzar Nagusiek jakinarazo dabenez.

Ismael Fidalgo Enkarterriko margolari espresionistea izan zan, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal margolaririk onenetarikoa. Holan, Ismael Fidalgo (Sopuerta 1928 - Trapagaran 2010). Margolari espresionista baten abentura erakusketea martxan danez, Enkarterrietako Museoak zenbait bisitaldi gidatu antolatu ditu bariku honetan hasi eta Gabonak arte, margolariaren arte-ondare handian sakontzeko asmoz.

Gidatutako bisitaldiak dobakoak izango dira, baina aurretiaz erreserbau behar dira 94 6504488 edo 94 6104815 telefonoetara deituta edo enkarterrimuseoa@bizkaia.net helbidera idatzita. Bisitea talde mugatuetan egingo da, txanda bitan (11:30ean eta 13:00ean), urriaren 12, 14, 20 eta 21ean, zemendiaren 1, 4, 10, 11 eta 25ean, eta abenduaren 1, 2, 16, 22 eta 23an.

Ismael Fidalgo margolariari buruzko atzera begirako erakusketea 2013ko urtarrilera arte egongo da zabalik. 100 koadru baino gehiago dira, baita papel gainean egin zituan beste 30 lan inguru be (marrazkiak, gutun apainduak, dokumentazinoa). Horrezaz gan, produkzino propioko dokumentala be emongo da, Enkarterri, Ezkerralde eta Meatzaldeagaz oso loturik egon zan artistearen bizitzari eta lanari buruzkoa.

Era berean, erakusgai dagoz Fidalgoren hiru busto-irudi eta beste artista garrantzitsu batzuk egin eutsiezan erretratuak, besteak beste, Ibarrola, Apezetxea, Etxarte, Marce Bañales edo Chumy Chúmez karikaturagileak eginikoak.

Museoko teknikariek emongo dituen azalpenen bitartez, bisitariek ikusi ahal izango dabe Nafarroan artearen eta margogintzearen iraultzaile handitzat joten dabela Fidalgo, edo 1957. urtean Trapagaranera joan zala eta han ekin eutsola inguruan ikusten ebana margozteari, askorentzat meategien margolari bihurtu arte.

Enkarterrietako Museora hurreratzen diranek ikusiko dabe 1970eko hamarkadan La Balco (Babcock Wilcox) izeneko margolari taldearen sortzaileetako bat izan zala eta, urte askoko lanaren ostean, adituek XX. mendeko euskal margolaririk esanguratsuenetarikotzat joten dabela espresionismoaren barruan. Fidalgoren lanek eragin handia izan eben beste euskal artista askorengan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu