'Bypass' komedia erromantikoa heldu da zinema-aretoetara
2012-10-11 12:12 BarriakAitor Mazok eta Patxo Telleriak Bypass komedia erromantikoa estreinauko dabe barikuan, urriak 11n. Aurtengo Donostiako Zinemaldian harrera ona izan eban. Sara Cózar, Gorka Otxoa eta Barbara Goenaga dira protagonista nagusiak.
Aitor Mazok eta Patxo Telleriak Bypass komedia erromantikoa estreinauko dabe barikuan, urriak 11n. Aurtengo Donostiako Zinemaldian harrera ona izan eban kritikearen aldetik, orain publikoaren txandea izango da zinema-aretoetan. Sara Cózar, Gorka Otxoa eta Barbara Goenaga dira protagonista nagusiak.
Mariak bihotzeko gaixotasun larria dauka, eta hiltear dago. Xabi aspaldiko laguna Bartzelonatik dator, agur esateko. Maria beragaz maiteminduta dagoala jakingo dau bidean, eta Mariaren azkenengo egunak gozotuteko asmoz, guzurra izan arren, berak be betidanik maite dauala esango deutso. Kontua da azkenean Maria ez dala hilten, eta Xabik guzurretan segidu beharko dau, neskeak bihotza ahul dauka-eta. Xabi estu ibiliko da, bere benetako neska-laguna umedun dago, eta harek jakingo baleu zetan dabilen...
Sara Cózar, Gorka Otxoa eta Barbara Goenaga dira protagonista nagusiez aparte, Itziar Atienza, Unax Ugalde, Mikel Losada eta Aitor Mazo aktoreek be hartu dabe pelikulan. Gidoia Patxo Telleriak idatzi dau eta musikea Bingen Mendizabalena da. Bypass euskeraz filmau dabe, eta gaztelaniazko bikoizketea aktoreek eurek egin dabe.
Hego Euskal Herriko makinatxu bat aretotan egongo da ikusgai astegoinean: Bizkaian, Bilboko Golem eta Multicines aretoetan, basauriko Ibaiganen, eta Getxoko Lauren Getxon; Araban, Gasteizko Floridan; Gipuzkoan, Donostiako Antiguo Berri eta Principen, eta Errenteriako Niessenen; eta, Nafarroan, Iruñeko Golem La Morea eta Saide Carlos III aretoetan, eta Huarteko Itaroan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!