'Hermes 10' oroitzapenezko erakusketea Hermes aldizkariaren X. urteurrenean
2011-12-15 14:45 KultureaHermes agerkaria, Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen pentsamendu eta historia aldizkaria, 2001eko urtarrilean argitaratu zan lehenengo bider, aldizkariaren 0 zenbakia, Nacionalismo y Democracia (Abertzaletasuna eta Demokrazia) izenburuduna, plazaratuz. Hermes 10 erakusketa gomutagarriak efemeride hori gogorarazo nahi dau, aldi berean agerkariaren espiritua, ibilbidea eta etorkizunagazko konpromisoa irudikatuz.
Eguzki Irratiak 25 orduko errezua egingo dau proiektua salbetako
2011-12-15 13:45Urteak dira eguzkideak lortzeko mota guztietako kanpainak egiten dabizala, Eguzki Irratiaren aldeko laguntza ekonomiko iraunkorra lortzeko asmoz. 500 eguzkide horreek lortu ezean eta, munduko krisi ekonomikoaren testuingurua kontuan harturik, otu jakun urtenbide bakarra Otoitz Egitea izan da.
'Medianeras'
2011-12-15 12:31 Zinema kritikakMedianeras ez da maisu-lana, batzuek esan daben lez, baina ikusleek ondo hartu dabe. Komedia erromantikoen osogai guztiak daukaz. Dibertigarria da, eta Woody Allenen lanak darkarskuz gogora. Wallyren bila dabilen andrea eta ordenagailuko sagu bihurtu dan gizona; hain hur eta hain urrun bata bestearengandik.
'Erramunen soinua', umeei trikitixea zer dan azaltzeko istorioa
2011-12-15 11:03 MusikeaBizkaiko Tritikitixa Alkarteak Unai Elorriagak idatzitako umeentzako Erramunen soinua liburua eta diskoa kaleratu barri ditu. Idazle algortarrak personai xelebre batzuei buruzko istorioa sortu dau, trikitixearen nondik-norakoak azaltzeko; nondik datorren, zelan joten dan, zeintzuk erritmo erabilten diran eta abar.
Andolin Eguzkitza zana gogoan, Santurtziko Mamariga kulturgune barrian
2011-12-15 10:20 Euskerea berbagaiMamariga Kulturgunea edegiko dabe abenduaren 16an, Santurtzin; eta bertan, Andolin Eguzkitza zanaren omenezko txoko bat egongo dala jakinarazo dau Euskaltzaindiak. Andolin Eguzkitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo, 2004) idazle eta euskaltzain osoa izan zan, orain arte Ibaizabalen itsasadarraren ezkerraldean Euskaltzaindiak izandako kide bakarra.
Eudelek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Gaztedi Bizkaia hitzarmena sinatu dabe
2011-12-14 17:16Gaztedi Bizkaia-Udal Gaztedi proiektu eredugarria da Bizkaiko gazteentzako politiketarako; gazteentzako politikak sustatu eta koordinetako aukerea emoten dauen tresna bat da, gazteek bizitzako eremu guztietan dituen beharrizanei buruzko ikuspegi orokorra aztertzen dauena.
En la lona konpainak adopzinoari buruzko antzezlana estreinauko dau Gernikan
2011-12-14 14:52 KultureaEn la lona antzerki taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia lan barria estreinako dau hilaren 18an, Gernikako Lizeo Antzokian. Antzezlana umeei eta familiari osoari zuzenduta dago, eta adopzinoa eta norberaren jatorriaren bilaketea ditu gai nagusi. Anduriña Zurutuza, Nerea Ariznabarreta eta Paula Alfieri dira aktoreak; musikea, Domentx Uzinek egin dau. Emonaldia 17:00etan hasiko da.
'Sasoian sasoiko sukaldaritza' liburua plazaratu dau Josema Azpeitiak
2011-12-14 14:46 Jan edanakSasoian sasoiko sukaldaritza liburuak aukera zabala eskaintzen dau: hilebetez hilebete sasoiko produktuen barri zehatza emoten dau; produktu horreek preparetako errezeta ugari be badakar, eta gainera, jatetxe gida aparta be bada, errezetak sasoiagaz batera lan egiten daben izen handidun sukaldariek emondakoak baitira
Ume eta helduentzako egitaraua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak Gabonetan
2011-12-14 14:22 kulturbizBilboko Arte Berreginen Museoak Gabonetako jardueren egitaraua aurkeztu dau. Umeentzako tailerrak, itzal txinatarrak, 3 urtetik beherako umeei zuzendutako ikus-entzunezko ikuskizun ludikoa eta Christina Rosenvingeren kontzertua izango dira aldi baterako Greziar simmetria. Belleza al desnudo eta Troia erakusketei batuko jakezanak.
Gernikako Marijesietako errondak hilaren 16an abiatuko dira
2011-12-14 13:26Urtero lez, aurten be Gabon bueltan Marijesiak antolatu ditue Gernika-Lumon, Gabonen aurreko bederatziurrena betez. Aurton koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka eta Jose Antonio Uriarte Itxaso bakarlariek kantauko ditue, abenduaren 16an hasi eta 24ra arte. Marijesien ganeko erakusketea be ikusgai egongo da.
Aspaldiko Agirre eta Sarriegi
2011-12-14 13:26 BertsolaritzeaIzenen edadeari begiratuta, gazteen eta bereranoagoen finala dala igarri leitekenez, beteranoena (Jexux Mari Irazu) trankilo itxi eta Unai Agirre (Hernani, 1975) eta Aitor Sarriegirengan (Beasain, 1976) ipiniko dot nire bertso-dianea.
Gpuntuak Illunbeko hitzorduagaz emongo deutso amaierea 2011ko Txapelketeari
2011-12-14 13:07 BertsolaritzeaHasiera haretan 76 bertsolarik emon eben izena, eta 8 heldu dira azken helmugara: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin.
Bilboko 8 eleizatan abesbatzen kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era
2011-12-14 11:13 MusikeaBasurtu, Abando, Santutxu, Indautxu, Castaños eta Atxuriko zortzi eleizatan Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era. Programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau urtero, Bizkaiko Abesbatzen Alkarteagaz alkarlanean. Aurtengo edizinoan, ekimenak 21 talde alkartuko ditu.
Areetako Ondarreta abesbatzak 'Gabonak munduan' diskoa aurkeztu dau
2011-12-13 14:57 MusikeaGetxoko Areetako Ondarreta abesbatzak Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko diskoa aurkeztu barri dau, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Diskoan igaz abesbatzak Algortako Salbatzailearen eleizan egindako kontzertua jaso dabe.
Sekretuak, amesak eta maitasuna, Mikel Alviraren nobela barrian
2011-12-13 14:45 KultureaEleberri fresko eta arina da, argi asko emon nahi izan deutsat, ez dot lan dramatikoa egin nahi izan, azaldu dau Mikel Alvirak. Halandabe, misterioa eta sekretuak ez dira falta.
Berrogei erakusmahaitik gora, Bilboko 29. Artisau Azokan
2011-12-13 14:29 KultureaBilboko 29. Artisau Azokeak berrogei standetik gora izango ditu aurten, abenduaren 16an edegiko dabe, eta hainbat kontzertu eta tailer eskainiko ditue, Sortzen Bizkaiko Artisau Sortzaileen alkarteko Txema San Juanek prentsaurrekoan azaldu dauenez. Urtero lez, Arriaga Antzoki alboan ipini dabe karpea.
Eskenak Euskadiko sorkuntza eszenikoaren nazinoartekotzea bultzatzeko jardunaldia antolatu dau
2011-12-13 14:20 jardunaldiakEskena, Euskadiko Produkzino Eszenikoen Enpresa Alkartuak, Euskal Eszenaren Nazinoartekotze Sustapenerako Planaren barruan antolatutako ekimenak aste honetan izango dabe jarraipena, hain zuzen abenduaren 16an, barikuan, izango dan saio informatiboagaz.
Pantxoa eta Peio bikoteak etena iragarri dau
2011-12-13 11:29 MusikeaPantxoa Carrere eta Peio Ospital bikoteak euren ibilbide musikalean etena egitea erabagi dabe. Dana dala, hurrengo asteetan kontzertu bi eskainiko ditue, oholtzak itxi orduko: bata, domekan, abenduaren 18an, Itsasun, eta, hilaren 20an, Bilboko Euskaldunan. Bikote lapurtarrak ez dau esan etenaldia noiz arte izango dan.
Montero Glez eta Edorta Jiménez idazleek literaturearen azpiko munduaren ganean berba egingo dabe Eztabaidak Literatureagaz ekimenean
2011-12-13 10:42 KultureaAlkarrizketak hilero izaten dira, martitzenetan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari batek ekitaldiaren aurkezle eta gidari lanak egiten ditu. Oraingo honetan, topaketearen moderatzailea, Txani Rodríguez kazetaria izango da.
Cicatriz talde mitikoaren disko guztiak berrargitaratu ditue
2011-12-13 10:42 MusikeaZika records zigiluak argitaratutako disko guztiak eskuragarri ipini barri ditu Oihuka-Elkar etxeak, bai euskarri fisikoan bai euskarri digitalean (spotify, i-tunes eta abar). Natxo Cicatrizek sustatutako diskoetxeak 1990eko hamarkadan kaleratutako lau diskoak deskatalogauta egon dira; orain, berreskuratu, birmasterizau eta berrargitaratu egin ditue
















sarrera bi gure ditut
»» Mendi Tour Busturia