Xalbador Eguna Urepelen urriaren 8an eta 9an
2011-10-06 12:47 BertsolaritzeaAurten Xalbador eta Xabier Lete omendu guran, astegoien hunkigarria antolatu dau Deiadarra alkarteak urriaren 8an eta 9an. Xabier Lete 2010ean hil zan eta aurten beteko dira 35 urte Xalbador hil zala.
Aurten Xalbador eta Xabier Lete omendu guran, astegoien hunkigarria antolatu dau Deiadarra alkarteak urriaren 8an eta 9an. Xabier Lete 2010ean hil zan eta aurten beteko dira 35 urte Xalbador hil zala. Deiadarra alkartea 2004ko urriaren 1ean sortu zan, Xalbador Eguna urtero antolatzeko asmoz. Deiadarra alkartearen helburuak bardin jarraitzen dabe orain be, hau da, gure nortasunari eta Xalbadorrek itxi deuskun mezuari eustea Euskal Herri osoan. Lehenengo Xalbador Eguna 1976an egin zan
Deiadarra alkartea, Xalbadorren Ama Euskal Herria (Odolaren Mintzoa, 205. orr.) bertsuen eraginez sortu zan, besteak beste, eta alkartearen izena hemendik dator:
Baditaike seme hok noizbait orroitzea,
Ama, zu ganik izan dugula sortzea;
guhaurek bilaturik zure ehorztea,
jasan beharra dugu gaztigu dorpea.
Hil hobi huntan noizbait norbait balabila,
zure izaitearen herrestoen bila,
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
Hemen dago ama bat bere haurrek hila!
2011ko Xalbador Eguna - Egitaraua
Urtero, Xalbador eta gai bat hartu izan da, berak kantau edo Xalbadorregaz loturea izan dauena. 2005. urtean Xalbador eta mendia gaia hartuta antolatu zan astegoiena. Beste batean, Xalbador eta diaspora; Xalbador eta Mattin; Xalbador eta Zavala, Xalbador eta Xanpun. Aurten, barriz, Xalbador eta Xabier Lete omenduko ditue.
Aurtengo egitaraua:
Urriaren 8an, zapatuan:
• 19:00: Poesia errezitala – Gipuzkoako gazte talde baten eskutik, eskolako gelan.
• 21:00: Benito Lertxundiren kontzertua, Urepeleko frontoian.
Urriaren 9an, domekea:
• 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.
• 10:30: Meza nagusia.
• 11:00: Xabier Lete eta Ez Dok Amairu-ri buruzko bideo emonaldia. Ondoren hitzaldia, Joxe Mari Iriondoren eskutik.
• 12:00: Herri kirolak, norgehiagoka Donazaharre (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taleen artean. Ikusgarria: sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.
• 13:00: Jantza ikuskizuna, Bergarako Osintxuko jantza taldearen eskutik.
• 14:00: Bazkaria, Erramun Martikorrena eta Xendarineko ahiztak alaiturik.
• 15:30: Umeen txokoa, herri kirolak umeei egokituta.
• 15:30: Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz, Sebastian Lizaso eta Juan Jose Loidisaletxe. Gai-emoilea: Joxemari Iriondo.
• 17:30: Erromeria, trikitilariakaz.
Xalbador Egunaren harian, Euskaltzaindiaren eta Deiadarra alkartearen arteko alkarlana azpimarratu behar da. Era berean, Bizkaiko Aldundia, Gipuzkoako Aldundia, Urepeleko Herriko Etxea, Sendoa eta Euskaltzaindiaren beraren babesa dauka ekimenak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!