IbiPuntoZero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia

Bizkaie! 2011-10-06 18:48   Euskerea berbagai

IbiPuntoZero lemapean, 2012ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Trapagarenen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopurua nabarmen hazi dala gogoan hartuta, beste ikastetxe bat eregiteko dirua batzea izango dau helburu.

Trapagarango Olaso Jauregia Kultur Etxean batu dira gaur goizean Jose Mari Andres (Trapagarango Itxaropena Ikastolako zuzendaria), Koldo Tellitu (EHIko lehendakaria) eta Xabier Cuellar (Trapagarango alkatea) eta 2012ko Ibilaldiaren ganeko zehetasunak emon ditue.

IbiPuntoZero lemapean, 2012ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Trapagarenen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopurua nabarmen hazi dala gogoan hartuta, beste ikastetxe bat eregiteko dirua batzea izango dau helburu. Azken urteotan 350etik 500era igon da Trapagarango ikastolaren ikasle kopurua. Trapagaranen Ibilaldia antolatuko dan bigarren aldia da.

IbiPuntoZero goiburuaren harian, antolatzaileek prentsaurrean azaldu dabenez, sare sozialen garrantzia islatu nahi izan dabe eta, esangura horretan, jaiaren abestia sare sozialetan erabiltzaileek emoten dituen botoen bidez aukeratuko dabe.

Ibiltxo maskotea be gaur aurkeztu dabe; meatzari eta estralurtar moduko bat irudikatu nahi izan dabe, izan be, Trapagarango ikastoleak herrikoak ez eze, eskualde osoko ikasleak batzen dituala esan dabe antolatzaileek aurkezpenean, eta Meatzaldea eskualde osoaren jaia izango dala, urtean zehar Ibilaldiaren inguruko ekitaldiak eskualdean zehar antolatuko diralarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu