'Aitzol' eta Euskal Pizkundea aztertuko ditue hilaren 14an, Bilbon
2011-10-10 18:22 jardunaldiakJose Ariztimuño Aitzol idazle eta kultur eragilea eta Euskal Pizkundea omenduko ditue Bilbon, urriaren 14an, Aitzolen omenezko urte osoko ekitaldien barruan. Ekimena Euskaltzaindiak eta EHUk antolatu dabe. Urriaren 17an, 75 urte beteko dira idazle tolosarra Hernanin fusilau ebela.
Jose Ariztimuño Aitzol idazle eta kultur eragilea eta Euskal Pizkundea omenduko ditue Bilbon, urriaren 14an, Aitzolen omenezko urte osoko ekitaldien barruan. Ekimena Euskaltzaindiak eta EHUk antolatu dabe. Urriaren 17an, 75 urte beteko dira idazle tolosarra Hernanin fusilau ebela. Aitzol eta bere lagunak. Euskal Pizkundea orain arte gitxi aztertutako gaia landuko dabe.
Barikuko jardunaldia Bilbon egingo da, EHUren Bizkaia aretoan. Helburu nagusi bi ditu ekitaldiak: alde batetik, Euskal Pizkundea euskerea bizibarritzeko ahalegin oso moduan hartzea, soziolinguistikaren begiekaz aztertuz; eta, beste alde batetik, ha ahalegin ha eta azken 25 urteotakoa konparetea. Tesiak egin dira Lizardiri edo Lauaxetari buruz; bertsolaritzea, bertsolari-txapelketak be aztertu dira. Baina hori, eta Euskaltzaleak taldekoek eginiko ganerako ahaleginak, ez dira oraindino aztertu soziolinguistikearen ikuspegitik.
Antolatzaileek nabarmendu dabebez, azken 20 - 25 urteotan kanpokoei begiratu deutsegu gure hizkuntza-politika abian ipinteko. Bere sasoian be, kanpora begiratu eban Aitzolek, Belgikara. Euskera Bizibarritzeko Plan Nagusia egin zanean, hiru ardatz estrategiko hartu ziran: transmisinoa, erabilerea eta kalidadea. Euskal Pizkundearen garaian be elementu horeek topau daitekez: transmisinoa, umeen hezkuntza elebiduna eta horrek eskatzen dauen materiala sortzea eta helduei euskerea erakustea; hizkuntzeari prestigioa emoteko ahalegina; kultura sorkuntza sustatzea. Horren guztiaren inguruko gogoetea eskainiko dau barikuko jardunaldiak.
Egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!