Steve Jobs Apple enpresearen fundatzailea hil da

Bizkaie! 2011-10-06 11:39

Steve Jobs Appleko fundatzaile, eta iPod, iPhone, iPad eta beste hainbat produkturen sortzailea hil egin da, 56 urte zituala. Appleko administrazino kontseiluak ohar batean jakinarazo dau Jobsen heriotzea, eta haren bikaintasuna, pasioa eta energia goraipatu ditue, hainbat barrikuntzaren iturri izan da, eta mundua askoz hobea da Steveri esker.

Jobsen heriotzeak makina bat erreakzino ekarri ditu, tartean AEBetako Barack Obama presindentearena; haren esanetan, AEBetako barritzaile handienetakoa izan dala.

Abuztuaren amaiera arte Appleko kontseilari delegaua izan zan, orduan dimitidu egin eban, ez zalako gai bete betebeharrei aurre egiteko. Lehenago be zortzi hilabetez bajan egon zan. Pankreako minbizia eukan, 2004tik, eta 2009an gibela transplantau eutsen. Aurten oso gitxitan agertu da jentaurrean, dana dala iPad 2 aurkezteko ekitaldian egon zan, martian. Martitzen honetan Applek iPhone 4S barria aurkeztu eban; Tim Cookek zuzendu eban ekitaldia, Steve Jobs ez zan joan.

Jobs eta Steve Wozniak-ek 1976an sortu eben Apple, Mountain Vieweko garaje batean. 80ko hamarkadan enpresea itzi eban, eta Next Computer sortu eban. Harek be ez eban funtzionau, eta Applera bueltau zan. Applen iMac ordenagailuak eta iPod mp3 irakurtzaileak diseinau zituan. 1997an Appleko presidente izentau eben, eta konpainia munduko errentagarrienetakoa da. Forbes aldizkariaren arabera, haren ondarea 5.100 milioi dolarrekoa zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu