Urte berri on, amona!

Karolina Almagia 2011-10-07 15:27   Zinema kritikak

Akaso ez da pelikula borobila, izan be batzuetan erritmoak behera egiten dau eta gidoiak badauka hutsuneren bat, baina osotasunari erreparauta, pelikula ona da. Montserrat Carulla aktore katalanak ederto jokatzen dau bere papelea, eta beste guztiak be sano ondo egiten dabe, umeek bere bai.

Zuzendaria:Telmo Esnal
Gidoilariak: Telmo Esnal, Asier Altuna
Ekoizlea: Xabier Berzosa
Interpreteak: Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola, Pedro Otaegi.
Iraupena: 107 minutu
Herrialdea: Euskal Herria

Amama Marik ez dau hil nahi. Amama Marik bere ingurukoen sufrimentuagaz gozetan dau. Amama Mari burutik jota dago. Edo ez? Edo gaiztoa baino ez da? Zoratuta edo bihozbako, kontua ezin dala beragaz bizi. Gorrotogarria da. Zeozer egin behar da amamagaz: zaharren etxear eroan, eta ezin bada, beste urtenbideren bat asmau. Baina amama akatu behar da.

Hori da Telmo Esnalen filmaren abiapuntua. Zer esanik ez egoera barregarri asko eragiten dituala amama bihozgogorrak. Baina, Urte berri on, amona! ez da dibertigarria beste barik. Esaterako, sano interesgarria da personaien garapena ikustea, noraino eroaten gaituen Noraino eramaten gaituen etsipenak edo desesperazinoak. Komedia mingotsa da, sano mingotsa. Zuzendariak ez dauka errukirik ikusleakaz. Tensino handiz biziarazoten deusku istorioa. Noraino ailegauko da?, galdetzen deutsagu bildurrez gure buruari.

Akaso ez da pelikula borobila, izan be batzuetan erritmoak behera egiten dau eta gidoiak badauka hutsuneren bat, baina osotasunari erreparauta, pelikula ona da. Montserrat Carulla aktore katalanak ederto jokatzen dau bere papelea, eta beste guztiak be sano ondo egiten dabe, umeek bere bai. Alkarrizketak naturaltasunez entzuten dira, eta hori ez da hain ohikoa gaurko euskal zinemagintzan.

Duda barik, azken urteetan euskeraz egin dan filmarik onenetarikoa da. Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiaren azken edizinoan Zabaltegin erakusteko aukeratu eben, zeozergaitik izango zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu