Antonio López artista espainiarraren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2011-10-10 15:50 KultureaAntonio López artista espainiar ezagunaren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. 1949tik 2010era bitartean sortutako pinturak eta eskulturak ipini ditue ikusgai, danetara 130 bat artelan. Aurkezpenean artistea bera egon da, eta Javier Viar museoko zuzendaria eta BBK Fundazinoko Gorka Martinez bere bai.
Antonio López artista espainiar ezagunaren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. 1949tik 2010era bitartean sortutako pinturak eta eskulturak ipini ditue ikusgai, danetara 130 bat artelan. Aurkezpenean artistea bera egon da, eta Javier Viar museoko zuzendaria eta BBK Fundazinoko Gorka Martinez bere bai. Bilboko erakusketea Madrileko Thyssen-Bornemisza Museoagaz batera produzidu dabe, hain zuzen be museo horretan aurkeztu zan lehenengo aldiz bagilean. Madrileko museoko zuzendari artistiko Guillermo Solana eta margolariaren alabea María López izan dira komisarioak.
Javier Viar Museoko zuzendaria Madrileko eta Bilboko erakusketen arteko aldea azalduz, hasi dau prentsaurrekoa. Orden kronologikoari lehentasuna emon deutsagu. Antonio Lópezen lehenengo erakusketa antologikoa da Bilbon, horregaitik haren ibilbidea holan ordenetea egokia dala eritxi deutsagu, argitu dau Viarrek. Thyssen-Bornemiszako erakusketa bera da, baina obra batzuk aldatu egin dira, eta besteren batzuk Madrilen geratu dira: Lan batzuk ezin izan doguz ekarri, ezin diralako garraiatu, batez be igeltsuzko eskulturak. Holangoetan artelanon brontzezko edo egurrezko bersinoak aukeratu doguz.
Antonio Lópezen erakusketa personal gitxi egin dira orain arte, Arte Eder Museokoa hirugarrena da, aurrekoak Sevillan edo madrilen egin ziran. Ibilbide osoko lanak bata bestearen atzean ikusteak hunkitu egin dauela autortu dau egileak: Hamazazpi urtetik gaur egunera arte egindakoa leku berean egoteak hunkitu egin nau. Oso berezia da norbere lana ordenauta ikustea. Norbeareren buruaren barruan begiratzea modukoa da.
Artistearen pieza esanguratsuak dagoz erakusketan, besteak beste, lehenengo margo surrealizatzaileak eta familiako erretratuak, Madrileko ikuspegiak eta estudioko marrazkiak.
Artistearen pieza esanguratsuak dagoz erakusketan, besteak beste, lehenengo margo surrealizatzaileak eta familiako erretratuak, Madrileko ikuspegiak eta estudioko marrazkiak. Azken batean, Lópezen memoria biografiko eta artistikoa batzen dau.
Arte garaikidea iluna da, Antonio Lópezen eritxiz, eta nire artea bere bai, ganeratu dau. Jainkoak joan ziran, eskema politiko eta normatiborik be ez dago. Bizitea gustetan jat, mundua gustetan jat. Baina, egia kontau gura badozu, azkenean batzutan lar gogora izan daitekezan gauzak urteten dira, azaldu dau.
1950eko hamarkadatik Antonio Lópezek (Tomelloso, 1936) figurazino objektiboan egin dau lan, eta halan edo holan, errealidadea aldatu egiten dau bere marrazki, pintura edo eskulturetan.
Antonio Lópezen erakusketeagaz batera, egileari buruzko film eta dokumentalak eskainiko ditue Bilbon, esaterako, Victor Ericeren El sol del membrillo, El Jardín del pintor eta Apuntes. Informazino gehiago, hemen.
Erakusketea urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!