Joxean Agirre kazetari eta idazle azpeitiarrak 'Zwei Frauen' nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2011-10-06 14:02   Kulturea

Joxean Agirrek Zwei Frauen (bi emakume) liburua aurkeztu barri dau Elkar etxeagaz. Augustin Zubikarai bekeari esker idatzi dau nobelea kazetari eta idazle azpeitiarrak. Fikzinoaren eta saiakerearen mugan dabilen testua da Zwei Frauen, lau atalatean banatuta, idazkera malgu eta irakurterrazean.

Joxean Agirrek Zwei Frauen (bi emakume) liburua aurkeztu barri dau Elkar etxeagaz. Augustin Zubikarai bekeari esker idatzi dau nobelea kazetari eta idazle azpeitiarrak. Fikzinoaren eta saiakerearen mugan dabilen testua da Zwei Frauen, lau atalatean banatuta, idazkera malgu eta irakurterrazean.

Agirrek gogoko dituan idazleen imitazinoak egin ditu eleberrian, eta hori da gai nagusia, aurkezpenean azaldu ebanez; ereduaren eta estilo propioaren arteko hartu-emona, hain zuzen be. Max Frisch idazle suitzarra da imitazino horeen iturrietako bat. Nobelako protagonisteak pasino bi ditu: literaturea eta emakumeak. Gaztetan hasi eta izahartzaroraino, maite dituan andrakaz bizi izandako esperientziak azaltzen ditu, mirestutako idazleen imitazinoak egiteagaz batera.

Munduaren zentzua maitearen besoetan topetea; idazketa sedukzinorako arma lez erabiltea; abandonatua izan danaren destinoa; maitale bi aldi berean eta txandaka izateran alde on eta txarrak... Horrexek dira nobelan jorratutako gaietako batzuk. Arte-kontuek be badabe lekua Agirren lanean, berbarako, originalaren eta kopiaren arteko aldea, faltsutzearen alderdi etikoak eta imitatzaileak eredua hobetzen daben kasuak.

Joxean Agirre Azpeitian jaio zan 1949an eta Zarautzen bizi da gaur egun. Soziologia ikasi eban Parisen, Kazetaritza Leioan, eta bizimodua kazetari lanetik atara badau be, liburu batzuk be idatzi ditu, eleberriak danak: Lehen triptikoa (1986), Gizon bat bilutsik pasiloan barrena (1991), Elgeta (1996), Romain zen bere izena (2003) eta La lutte finale (2008).

Augustin Zubikarai bekearen laguntzinoa izan dau Joxean Agirrek liburua idazteko. Ondarroako Udalak emoten dau bekea,eta igaz arte nobela laburren lehiaketea izan da. Aurtengo bekea Itxaso Araquek jaso dau, Damutzen ez direnak nobela-proiektuagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu