Idatzizkoa eta ahozkoren arteko aldea aztertuko dabe Ahoa Bete Hots jardunaldietan, Villabonan

Bizkaie! 2011-10-07 12:50   jardunaldiak

Ahoa Bete Hots jardunaldien bigarren edizinoa aurkeztu dau Mintzola Fundazinoak. Idatziak ahotsa hartzen duenean izeburupean, zemendiaren 2tik 4ra, idatziaren eta ahozkoaren arteko aldea jorratuko dabe Villabonan. Mintzolak lau alkarteren laguntzinoa izan dau: Bertsozale alkartea, Euskal Herriko Antzerkizale alkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen alkartea.

Ahoa Bete Hots jardunaldien bigarren edizinoa aurkeztu dau Mintzola Fundazinoak. Idatziak ahotsa hartzen duenean izeburupean, zemendiaren 2tik 4ra, idatziaren eta ahozkoaren arteko aldea jorratuko dabe Villabonan. Mintzolak lau alkarteren laguntzinoa izan dau: Bertsozale alkartea, Euskal Herriko Antzerkizale alkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen alkartea.

Jardunaldien aurkezpenean Josune Zabala Mintzola Fundazinoaren zuzendaria, Julia Marin Itzulidatz taldeko kidea, Beñat Gaztelumendi Euskal Herriko Bertsozale alkarteko ikerketa saileko arduraduna eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria izan ziran.

Josune Zabalak edizino honetako barritasun bi aitatu zituan prentsaurrekoan: egunero saio praktikoak egingo ditue, batetik, eta jardunaldien grabazinoak webgunean ipiniko ditue, bestetik.

Hainbat unibersidade-irakaslek, ipuin kontalarik edo bertsolarik idatzizkoaren eta ahozkoaren arteko aldeak aztertuko ditue jardunaldiotan, besteak beste, Villabonan hizlari izango dira Joxerra Garzia, Uxue Alberdi, Joxemari Carrere eta Arantza Ozaeta.

Beñat Gaztelumendik igazko jardunaldien liburua aurkeztu eban prentsaurrekoan. Argitalpenean ahozkotasunari begirada desbardinekaz begiratu eutsien bederatzi hizlarien hausnarketak batu dira, hiru ataletan banatuta. Lehenengo zatian, ahozkotasunak umeen munduan daukan eta euki beharko leuken presentzia aztertu dabe Jose Inazio Ansorena musikariak, Gorka Tolosa ume eta gazte dinamizatzaileak eta Itziar Rekalde ipuin kontalariak. Bigarren atalean, ahozkotasuna jardun berezituetan landu dabe Labayru Ikastegiko Herri Ondarearen ataletik etorritako Miren Ibarluzeak, Juan Kruz Igerabide idazleak eta Julian Beloki kazetariak. Azkenengo atalean, ahozkotasunaz eta kulturea ditue berbagai Antton Luku idazleak eta Jose Angel Irigaray Agirre kazetari eta ikerlariak. Mintzola Fundazinoak eta Euskal Herriko Bertsozale alkarteak alkarlanean argitaratu dabe liburua.

Jardunaldietan izena emoteko epea urriaren 19ra arte egongo da zabalik, eta www.mintzola.com webgunean egin daiteke, edo 943 693870 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu