Tomas Tranströmer, 2011ko Literaturako Nobel Saria

Bizkaie! 2011-10-06 15:43   sariak-autortzak

Suediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazo dauenez, Tomas Tranströmer (Stockholm, 1931) poeta, sikologo eta itzultzaile suediarrak irabazi dau 2011ko Literaturaren Nobel Saria. Hamahiru urtegaz hasi zan idazten eta 1954an argitaratu eban bere lehenengo poesia liburua: 17 dikter.

Suediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazo dauenez, Tomas Tranströmer (Stockholm, 1931) poeta, sikologo eta itzultzaile suediarrak irabazi dau 2011ko Literaturaren Nobel Saria. Hamahiru urtegaz hasi zan idazten eta 1954an argitaratu eban bere lehenengo poesia liburua: 17 dikter. Geroagokoak dira 1993an argitaratutako Minnena ser mig bere bizitzari buruzko autobiografia laburra. 2004an, barriz, Den stora gatan antologia argitaratu eban.

Tranströmerren ibilbidean zehar, besteak beste, poesiaren Bonnier saria, nazinoarteko Neustadt lietaraturearen saria, Oevralids saria, Alemaniako Petrach saria eta suediako Poesiaren Nazinoarteko Foroa saria irabazi ditu.

Haren lanak 50 hizkuntzatan irakurri daitekez.

Aurreko urteetan be Literaturako Nobel Saria irabazteko hautagaien artean egon da Tranströmer eta aurten be lehian egon da, Haruki Murakami, Ko Un, Philip Roth, Les Murr, Adonis eta Bob Dylanegaz batera.

Orain arte Literaturako Nobel Saria irabazi dabenen artean dagoz, besteak beste, Mario Vargas Llosa, Herta Müller, Jean-Marie Gustave Le Clézio, Doris Lessing, Orhan Pamuk, Harold Pinter, Elfriede Jelinek eta John M. Coetze

Tomas Tranströmerek abenduaren 10ean jasoko dau saria Stockholmen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu