'Hiri hartan izan zen' izenburukoa da Mikel Markezen lan barria

Bizkaie! 2011-10-07 16:45   Musikea

Hiri hartan izan zen, oso lan beroa eta atsegina da, kantariaren ofizioa duintzen dauen disko bikaina. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.

Mikel Markezek gaur aurkeztu dau Donostian Hiri hartan izan zen disko barria, errenteriarrarern bederatzigarren diskoa. Elkarreko Anjel Valdes izan dau mahaikide aurkezpenean.

Mikel Markez bere belaunaldikoen artean sendo jarraitzen dauen horreetakoa dogu. 1989an aurkeztu eban lehen grabazinoa, eta bidea egiten dago dau: kantuak egin, kantuak abestu, beste kantariakaz kolaborau… Kantagintzearen errotari eragiten jarraitzen dau, beti jira-biraka jarrai daian eta gure amesak elika daizan.

Mikel bere aurreko belaunaldiaren oinordekoa dala esan daiteke. Gainera, berezko moduak ditu, alde batetik, eta, bestalde, eragin handiak jaso ditu kanpoko kantariakandik; berbarako, Nueva trova cubana mobimentuagaz sintonia handian dago Errenteriako kantaria, bai eta mundu mailako kantugile esanguratsu askogaz be: Bob Dylan, Atahualpa Yupanqui, Jacques Brel, Leo Ferré, Joaquín Sabina…

Hiri hartan izan zen lana Mikel Markezen bederatzigarren diskoa da; milaka kontzertu bizkar gainean eta sekulako ilusinoa: kantu ederrak, soilak eta atseginak sortzen eta kantetan jarraitzeko.

Oso lan beroa eta atsegina egin dau, kantariaren ofizioa duintzen dauen disko bikaina. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.


Transmisioaren katea ez daitela sekula eten

1971ko urriaren 4an jaio zan Errenterian. Hamabost urtegaz gitarrea joten eta lehen kantuak egiten hasi zan, jentaurreko kantu-saioak eskainiz. 1989an lehen grabazinoa egin ebann, bidea edegi eutson bere lehenengo maketea.

Ondoren, bederatzi disko kaleratu ditu: …eta etorri egin zait… (1991), Oroitzapenak oparitzen ditut (1993), Zertarako mugak jarri (1995), Kantu erotikoak (1997), Dena hankaz gora (1999), Tribuaren hitz galduak (1999), Erabil nazazu (2004), Zure begiek, bilduma (1988-2008) (2008), Hiri hartan izan zen (2011).

Pako Aristi idazleagaz batera hiru ikuskizun ondu ditu: Tribuaren hitz galduak (1997), Abiadura handiko urte baten kronika (2002), Tabuak saltsa berdean (2007).

Danetara, 1.500 kontzertu baino gehiago eskaini ditu bere ibilbidean zehar, eta Euskal Herriko txoko gehienetan kantau izan dau; zuzenean, Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Paco Ibañez lako kantariakaz ibili da. Diskoetan, barriz, euskal musikari askogaz kolaborau dau: Kepa Junkera, Sanchis y Jocano, Alaitz eta Maider, Niko Etxart, Jexuxmai Lopetegi… Aldi berean, letrak be idatzi ditu beste kantari edota taldeentzat be: Mixel Ducau eta Caroline Philips, Joxan Goikoetxea, Zaldibobo edo Alboka taldeentzat.

Euskal Herritik kanpora be emonaldi ugaritan parte hartu dau Mikelek: 1992, 1994 eta 1997an Parisen kantuan ibili zan Paco Ibañez eta beste zenbait kantarigaz; 1995ean, AEBetako Boise urian kantau eban, Erramun Martikorenagaz eta Tapia eta Leturiagaz batera, Jaialdi izeneko hitzordu handian. AEBetako txoko guztietako euskal jentea batzen da bost urtetik behin egiten dan jaialdi horretan; 1996ean, Kanariar Ugarteetan, Hilario Camacho, Luis Mendo, Pablo Guerrero, Elisa Serna eta Quintin Cabrera kantariakaz batera egin eban sei emonaldiko bira bat; 2003an, beste hiru emonaldi egin zituan Kanaria Handian Fermin Romerogaz batera; 1998 eta 2004an, barriz, Madrilen ibili zan Indio Juan, Imanol Lartzabal eta Tontxugaz batera; 1999an, Venezuelako Caracasen eta Chichiribichen kantau eban; Kuban, 2001an, Nazinoarteko Alkartasuen Festibalean parte hartu eban 30 herrialdetako kantariakaz batera; Argentinan be bi alditan izan da; 2002an, Madres de la Plaza de Mayo alkartearen eskutik hiru emonaldi eskaini zituan; bi, Buenos Airesen: Sky Opera antzokian eta Museo del Che aretoan, eta bat, Pampako Santa Rosa uriko antzokian. 2006an, Pako Aristigaz batera itzuli zan Buenos Aires eta Rosariora; 2009an, Shangaiko Euskal Etxean kantau eban Donostiako Gaztelubide koroagaz; 2010ean, Erramun Martikorenagaz batera bost kontzertu emon zituan Kalifornian eta Nevadan; orain hilebete eskas, barriz, Londreseko Euskal Etxean aurkeztu eban Hiri hartan izan zen izenburuko lan barria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu