Brancusi eta Serraren arteko alkarrizketea dakar Guggenheim Museoak

Dabi Piedra Robledo 2011-10-07 15:38   Kulturea

2012ko apirilaren 15era arte egongo da Bilbon eskultore ezagun bien ganeko erakusketea, museoaren bigarren pisuan. Eskulturearen alorrean aintzindari izan dira Constantin Brancusi eta Richard Serra eta, 50 piezaren bidez, bien ibilbidea erakusteaz gan, alkarren arteko hartu-emonetan be sakontzen dau Guggenheim Museoak.

2012ko apirilaren 15era arte egongo da Bilbon eskultore ezagun bien ganeko erakusketea, museoaren bigarren pisuan. Eskulturearen alorrean aintzindari izan dira Constantin Brancusi eta Richard Serra eta, 50 piezaren bidez, bien ibilbidea erakusteaz gan, alkarren arteko hartu-emonetan be sakontzen dau Guggenheim Museoak.

Suitzako Basilea uritik dator Brancusi-Serra erakusketea Bilbora, Beyeler Fundazinoaren eskutik. Basilean ikusitakoa eta Bilbora ekarri doguna ez da bardin-bardina, Guggenheim Museoaren eraikina berezia da eta moldatu egin dogu erakusketea eta, ganera, obra guztiak ez doguz ekarri eta berton beste batzuk gehitu deutsagu', horixe Oliver Wick erakusketearen komisarioak emondako azalpena. Wick-ek, egindako ahalegina nabarmendu gura izan dau, Brancusiren lana delikadua da, errez hondatutekoa, eta horregaitik ez da ohikoa piezak leku batetik bestera mobidutea, kasu ia bakarra da erakusketa hau.

Constantin Brancusi (1876-1957) XX. mendeko artistarik garrantzitsuenetakoa da eta, azkanean, Guggenheimen ikusi ahal izango dira haren piezak, Bilbon nobedadea da baina New Yorkeko Guggenheimek beti euki dau lotura estua Brancusiren obreagaz, azpimarratu nahi izan dau Juan Ignacio Vidarte Bilboko museoko zuzendariak. Richard Serrak, barriz, Bilbogaz lotura estua dauka eta bilduma iraunkorrean Denboraren materia izeneko lan ikusgarria dago, eraikinaren lehenengo pisuan ikusgai. Pieza hori, erakusketearen zati izan ez arren, bat dator gure ideieagaz eta bildumea osotuten dau, argitu dau Wick-ek.

Constantin Brancusiren bideoak eta argazkiak aztertuta, haren asmoen eta gustuen arabera atondu ditue lanak, argiztapenean eta espazioan arretea jarrita, eskulturetarako espazio zabalak, goranzkoak, atsegin zituan Brancusik; holan, piezek hegaz urtengo dabela emoten dau, azaldu dau Oliver Wickek. Serraren obrak, barriz, astunagoak dira, handiagoak, baina zurruntasunik ez daukie, objektu geldiari mobimenduaren sentsazinoa ipinten deutso Serrak. Gaurko aurkezpenean ez da egon, baina urriaren 26an Bilbora etortekoa da Serra, erakusketea zelan dagoan gainbegiratzen.

Brancusi eta Serraren arteko alkarrizketea sortu nahi izan dogu, bien obrak alkarren alboan ipinita, azaldu dau Wick komisarioak, ez dogu esanahi barririk topau gura, teoria barririk plazaratu gura, beste barik bien obrak batu nahi izan doguz, kontrastearen eta antzekotasunen bidez alkarrizketa hori sortu daiten. Alkarren osagarri ei dira Brancusi eta Serra, Basilearako erakusketea preparetan gengozala, Brancusiren atzera begirakoa egitea zan asmoa, baina ikusi genduan kontrapuntua behar ebala horrek eta Richard Serra horretarako aproposa izango litzatekeela otu jakun, kontau dau Oliver Wickek, Richard Serrak Constantin Brancusiren obrea miresten dau ganera.

Erakusketearen aurkezpenean, Bilboko Guggenheim Museoaren etorkizuna be aitatu dau Juan Ignacio Vidarte zuzendariak eta krisi ekonomikoaren aurrean sortu diran zurrumurruen inguruan lasaitasuna eskatu dau: Egia da krisi ekonomikoak gogor jo dauela eta kezkatuta gagoz, baina gaur-gaurkoz, Bilboko Guggenheim Museoa egoera onean dago, are gehiago, aurtengo aurreikuspen ekonomikoak gaindituko doguz. Vidartek proiektua estrategikoa dala ganeratu dau, ia 15 urte daroaguz Bilbon eta uste dogu hau leku aproposa dala artea erakusteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu