'Murgildu' lemapean, UEUk udako ikastaroen eskaintzea aurkeztu dau
2011-06-03 11:59 jardunaldiakUdako Euskal Unibertsitateak (UEU) Udako Ikastaroen 39. ikastaldia aurkeztu dau. Aurten, Murgildu lemapean, bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean egingo dira ikastaroak; danetara, 35 izango dira, Eibarren, Baionan eta Iruñean.
Arriaga Antzokiak Eskola Antzerki Lehiaketearen amaiera ekitaldia jasoko dau datorren domekan
2011-06-02 18:45 Kulturea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sutatzen dauen Eskolako Antzerki Lehiaketea bagilaren 5ean amaituko da, Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, goizeko 10:00etanBilboko 17 ikastetxe publikok eta pribatuk hartu dabe parte lehiaketearen hamaseigarren edizino honetan. Danetara, 31 antzezlan aurkeztu dira, 26 euskeraz eta 5 gaztelaniaz. Eskola Antzerki Lehiaketea 1992an sortutako ekimena da, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko asmoz.
Ana Maria Matutek liburuak erosteko konbita luzatu dau Bilboko Liburu Azokearen inaugurazinoan
2011-06-02 15:42 KultureaAna Maria Matute idazleak inagurau dau gaur, eguerdian, Bilboko 41. Liburu Azokea. Nobelagile katalanak Kritikaren Saria jaso eban atzo, eta gaur azokea edegi aurreko berbaldia eskaini dau. Liburu Azokea bagilaren 12ra arte egongo da Bilboko Arenalean.
Gaur hasiko da XXIII. Getxo&Blues Javier Vargas Blues Band taldeagaz
2011-06-02 14:20 MusikeaVargas jn.ak estilo propioa darabil, blues latinoa, hain zuzen; soinu anitzak buztartzen ditu (flamenkoa, tangoa…) erro afroamerikarra dauen musikeagaz. Nahasketa horri esker artista handiakaz lankidetzan jarduteko aukerea izan dau, besteak beste, Lonnie Broks, Larry Graham, Sugar Blue, Larry McCray…
Bostak Bat alkarteak definizinozko 'Euskal Hiztegia' lanaren argitalpen barria aurkeztu dau
2011-06-02 13:09 Euskerea berbagaiBostak Bat kultur alkarteak definizinozko Euskal Hiztegia barriztua aurkeztu dau, lehenego huztegia argitaratu zala hogeita bost urte beteten diran honetan. Ekitaldian, besteak beste, taldeko kide Juan Luis Goikoetxea eta Patxi Uribarren izan ziran.
Itziar Aramaiok, 'Berriatuko euskararen zenbait alderdi' liburua nahiz 'Ze dinozu?' dokumentala aurkeztuko ditu Berriatuan
2011-06-02 12:19 Euskerea berbagaiBerriatuko euskararen zenbait alderdi liburua orain 14 urte hasi zan bere lehen hatsak hartzen, egilea, Deustuko Unibersidadean euskal filologiako ikasle zala. Atsotitzak herrian batu eta unibersitateko lan xume bat izatekoa zana, ia 2000 atsotitz batzen zituan lan handi bilakatu zan.
Euskaltzaindiak 'Narrazioak eta olerkiak 2009' liburua sarean ipini barri dau
2011-06-01 18:34Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2009 liburua euskarri digitalean ipini barri dau bere webgunean, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan, hain zuzen be. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalean konsultau daiteke, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpi-atalean.
Aurten, eskaintza barritzaile eta zabalago bategaz datoz Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ikastaroak
2011-06-01 17:38 jardunaldiak Ikastaro gehienak bagilaren 21etik garagarrilaren 28ra izango dira, baina, barritasun legez, edizino hau udagoienera arte luzatuko da, hiru ikastaro egingo baitira irailean eta beste bat zemendiaren amaieran eta abenduaren hasieranAurten, eskaintza barritzaile eta zabalago bategaz datoz udako ikastaro honeek, eduki artistiko eta kulturaletatik inoiz baino hurrago. Danetara, kulturaren genero desberdinak -zinema, jantzea, antzerkia, literaturea, arte plastikoak edo musikea- eta baita gizartearenak be -pedagogia, komunikabideak, museologia, ekonomia eta kirola- jorratzeko 33 ikastaro izango dira.
Ana Maria Matute idazleak jaso dau Bilboko Liburu Azokaren Kritika Saria
2011-06-01 15:52 sariak-autortzakBilboko 41. Liburu Azokearen aurkezpena benetan be jentetsua izan da, izan be aurtengo egitarauren barri emoteaz gan, Ana Maria Matute (Bartzelona, 1925) idazle ezaguna bertan izan da, azokako Kritika Saria jasoteko. Eguenean, bagilaren 2an, edegiko da Bilboko 41. Liburu Azokea, Arenalean. Hilaren 12ra bitartean makina bat ekitaldi atondu ditue.
'Kulturaz Blai' programeak zenbait jarduera eroango ditu bihartik aurrera Basurtu – Zorrotza barrutira
2011-06-01 15:14 jardunaldiakEgitaraua bagilaren 25era arte luzatuko da, eta mota guztietako ikus-entzuleei zuzendutako jarduerak jasoko ditu, kaleko musika banden emonaldiak, kaleko antzerkia, zirkua, kontzertuak, erromeria herrikoiak eta arte eta musika tailerrak, besteak beste.
Autoeditatuen bigarren topaketea Bilboko Alondigan
2011-06-01 13:00 jardunaldiakBagilaren 4an, Bilboko Alondigan, Autoeditatuak topaketa honetan, joera grafiko barriak, komikiaren bersinorik libreenak eta komiki digitalaren erakustaldi bat alkartuko dira.
Biodibersika 2011 jaialdiak musikea eta ingurumena alkartuko ditu Busturian
2011-06-01 11:48 MusikeaBiodibersika 2011 jaialdia egingo da bigarren aldiz Busturian, zapatuan, bagilaren 4an, Ingurumenaren Nazinoarteko Egunean. Makina bat taldek joko dabe biodibersidadearen alde: El Columpio Asesino, Kherau, Colajets, Enkore, Shisha Pangma, Zarra, Moncada 20, Kike Mora Jazz Trio, Pulsar, Chaotic Covers, Hey Neken, Masiompa eta Bermeoko Musika Eskola.
UPV/EHU eta Bordeleko Unibersidadea, mugaz gaindiko campusetik hurrago
2011-06-01 11:29Euskampusen helburua da, batetik, ikerketa, eskualdatze eta barrikuntza gune bat sortzea, nazinoartean nabarmenduko dana, eta, bestetik, kontzeptu barri hori giltzarri bihurtzea, Euskadiko gizartea eta ekonomia eraldatzeko. Horrezaz gan, proiektuak irakaskuntza, zientzia eta teknologia arloetako erreferentea izan nahi dau, Europako Ardatz Atlantikoan.
Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXVIII. Bertsolari Txapelketearen finala bagilaren 3an jokatuko da Bilbon
2011-05-31 18:04 BertsolaritzeaBermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 100 bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.
Okondoko toponimiarean mapea aurkeztu dabe
2011-05-31 17:31 Euskerea berbagaiOkondoko toponimiaren mapea kaleratu barri dabe, zazpi urtetako ikerketearen emoitzea jasoten dauen mapa topografiko-toponimikoa, hain zuzen be. Lanaren aurkezpenean izan ziran Itziar Kastrexana Kultura zinegotzia, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria eta Felix Mugurutza ikerketaren egilea.
Eusko Jaurlaritzeak turismoaren ganeko webgunea barriztu dau
2011-05-31 15:56Eusko Jaurlaritzeak www.euskaditurismo.net webgunea barritu egin dau, turisten beharrizan barrietara egokitzeko. Ganera, Jaurlaritzeak azkenengo nobedadeak aurkeztu ditu bere webtv kanalean (www.tveuskadi.net): frantsesezko bersinoa, 100 webcam eta iphone-rako aplikazino barria.
Zirkualde zirkuko arteen jaialdia astegoienean, Bilboko Errekalde auzoan
2011-05-31 15:24 kulturbizZirkualde zirku jaialdiaren bigarren edizinoa egingo da Bilboko Errekalde auzoan astegoienean, bagilaren 3tik 5era bitartean. Jaialdiak zirkuko arteetako zortzi konpainiaren ikuskizunak eskainiko ditu auzoko plazan. II. Zirku Jaialdiak Koblakariren (Bizkaiko malabaristen alkartea) laguntzinoa euki dau. Koblakariren kalejireak hasiko dau jaialdia.
Ondarroako Unanue Musika Eskoleak ikasturte amaierako egitaraua atondu dau
2011-05-31 15:19 MusikeaBagilaren 8an, aurtengo barrikuntza handiena izango da, antzerki musikala, hain zuzen. Ondarroako Kafe Antzokian izango dira aurreikusitako bi emonaldiak, 19:00etan eta 20:30ean. Antzeztuko dan lana Augustin Zubikarai ondarrutarrak 1977an idatzitako Saliña Maixua izeneko ipuinaren moldaketa musikatua izango da.
Euskadi-Cuba alkarteak 'Kuba, uharte solidarioa' erakusketea edegiko dau Bermeon
2011-05-31 13:06Euskadi-Cuba alkartasun politikorako euskal alkarteak Kuba, uharte solidarioa erakusketea zabalduko dau Bermeoko Gizarte eta Kultur Etxean, bagilaren 6tik 11ra bitartean.
Elena Arzak sukaldariak irabazi dau Espainiako Gastronomia Saria
2011-05-31 12:44 Jan edanakPepe Rodriguez Rey Illescasko (Toledo, Espainia) El Bohio jatetxeko sukaldariburuak jaso dau Elena Arzakegaz batera 2010eko Espainiako Gastronomia Saria.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...