Gorbeia Suzien mendi lasterketa eta martxeak bide zaharrak berreskuratuko ditu
2012-10-04 15:52Gorbeia Suzien Eguzkilore Sari Nagusia mendi lasterketa eta martxea aurkeztu ditue Bilbon. Lasterketea Euskal Kopearen azkenengo probea izango da, eta daborduko korrikalari ezagunek emon dabe izena. Hitzordua urriaren 13an izango da, goizean goizetik.
Gorbeia Suzien Eguzkilore Sari Nagusia mendi lasterketa eta martxea Gorbeiako leku ezezagunetatik ibilteko aukera ederra izango da, Bilbon egindako aurkezpenean antolatzaileek nabarmendu dabenez. Urriaren 13ko lasterketea Euskal Kopearen azkenengo probea izango da, eta daborduko korrikalari ezagunek emon dabe izena, besteak beste, Oihana Kortazarrek, Ionut Zincak eta Agustí Rocek.
Gorbeia Suzien taldeak eta Joko Alai kirol alkarteak antolatu dabe proiektua, Zeanuriko Udalaren laguntzinoagaz, eta Eguzkilore etxearen babesagaz.
Gorbeia Suzien lasterketa bat baino gehiago dala esanez hasi dau aurkezpena Gotzon Idirin ekimenaren zuzendariak. Guretzako Gorbeia zer dan dan erakutsi gura dogu. Zeanuri eta inguruak ezagutzeko egun aproposa izango da ganera, esan dau. Ibilbidearen hasieran, esaterako, Ipizki taldeak berreskuratutako San Justoko karobitik pasauko dira, herriko ondarea be ezagutarazo gura dogu.
Gorbeian martxa ugari egiten dira, baina lasterketea faltau zan, antolatzaileen eretxiz. Eta holantxe hasi ziran Gorbeia Suzien prestetan. Edozelan be ez dabe gura egin izan, ingurunea jagonez, atondu dabe ibilbidea. Bai igoerarako bai jatsierarako bide zaharrak berreskuratu eta garbitu ditue, jente gitxik ezagutzen dituen bideak dira, geuretzat bere bai baten bat, azaldu dau Idirinek.
Makina bat aukera eskaini ditue antolatzaileek lasterketan zein martxan parte hartzeko. Lasterketeak modalidade bi ditu: bata, absolutua, 28 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positibokoa, eta bestea, 21 urtetik beherakoentzat, 16,8 kilometro eta 455 metroko desnibelekoa. Martxeari jagokonez, hiru modu egongo dira: luzea, 28 kilometrokoa; laburra, 21,4 kilometro; eta umeentzako martxea.
Alex Txikon be prentsaurrekoan egon da, izan be bera omenduko dau Gorbeia Suzianek zapatuan. Gorbeia mendia baino gehiago da arratiarrontzat, eta bizkaitarrentzat eta antolatzaileek kristoren kariñoagaz dabilz beharrean, bere esanetan. Parte-hartzaile ezagun-ezagunak izango dirala gogoratu dau, ia Zegama-Aizkorri barri bat daukagun Bizkaian.
Dana dala, galapan egiteko gogorik ez ibilteko gogorik ez daukanak eukiko dau zeregina Zeanurin bertan. Maite Etxebarria antolakuntzako kideak bariku, zapatu eta domekako egitarauaren barri emon dau. Barikuan, Alex Txikonek Next Time Inshallah dokumenla aurkeztuko dau, eta zapatuan lasterketea urten ostean, umeentzako jokoak, puzgarriak, rokodromoa... egongo dira. Herri bazkaria amaituta, Bizkaiko Trontza Txapelketearen finala jokatuko da. Eta gauean, Bidean Galduta eta Zirkinik bez taldeen erromeria izango da. Hurrengo egunean, Emakumea eta kirola izenburuko mahai-inguruan parte hartuko dabe Maider Unda, Oihana Kortazar, Irati Anda eta Naia Alzola kirolariek.
Lasterketan izena emoteko epea urriaren 9an amaituko da, martxeari jagokonez, barriz, urrian 13an be egin daiteke. Izena emoten daben guztiek debalde uekiko dabe bazkaria.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Lasterketa itzela antolatu dozue. Aupa Zeanuri, onenak zarie! Zorionak!