Susana Talayeroren 'Si vola' bideoa ikusgai Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-10-04 14:15   Kulturea

Si vola bideoa, memoria barriro aktibetearen inguruko proiektuaren hasierea da, eta 2011ko abenduan Erroman egindako zenbait grabazinok osotzen dabe. Filmeko mikro-kontakizunak bisitearen ideiaren inguruan egituratzen dira, eta urte luzez egileagaz lotura personala izan daben uriko personakaz izandako topaketak jasoten ditue, besteak beste, Silvano Agosti zinemagileagaz eta Esther Flückiger konpositoreagaz.

Susana Talayero artista bilbotarrak Si vola bideoaren proiekzinoa aurkeztu eban bart Bilboko Berreginen Museoan eta urriaren 14ra arte ikusgai egongo da, museoaren lehen pisuko erakusketa gunean egongo diran zenbait esku-hartzegaz batera. Artisteak azken aldian egindako lanak aurkeztuko ditu, horreen artean, Dibujos rojos, Dibujos otros, Il tavolo delle meraviglie eta Estatuas parlantes serieak.

Si vola bideoa, memoria barriro aktibetearen inguruan egiten dagoan proiektuaren hasierea da, eta 2011ko abenduan Erroman egindako zenbait grabazinok osotzen dabe. Filmeko mikro-kontakizunak bisitearen ideiaren inguruan egituratzen dira, eta urte luzez egileagaz lotura personala izan daben uriko personakaz izandako topaketak jasoten ditue, besteak beste, Silvano Agosti zinemagileagaz eta Esther Flückiger konpositoreagaz. Bideoan egindako lanaren keinu zatituak eta jarraipenik bakoak, hartu-emonakaz, eromenagaz eta arauen aurreko inflexinoagaz lotutako gaiak lantzen ditu.

Artista bilbotarraren erakusketea Enter the Ghost, Exit the Ghost, Re-Enter the Ghost zikloaren barruan dago. Zikloa, Pablo Marte komisario dauen jardunbide proposamena da, mamuaren irudi erretorikoan oinarritua. Bilbo Zaharreko zenbait guneren inguruan egituratzen da (Bilbaoarte Fundazinoa eta Consonni bulegoa).

Susana Talayeroren lan artistikoak, eta Si vola bideoak, mamua bisitearen nozinotik lantzen dau, eta, aldi berean, erreferentziazko loturea dauka Berreginen Museoagaz, bisitak -bideoan deitzen diran hegaldi txikiak- artisteak urte luzez Erromara behin eta barriro egin zituanak baitira. Erroma, arte klasikoaren oinarri izateaz gan, kopiaren nozinoaren oinarri be bada, bi alderditik begiratuta: artelan klasiko greziarren ezagutza, Erromako kopien bitartez, eta hareek Berpizkundean izan eben eragina, topau zituenean.


Susana Talayero

Susana Talayerok (Bilbo, 1961) Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Eder Fakultadean ikasi eta bere pintura jardunbidea Erroman egin eban, bertan bizi izan zalako 1986 eta 1995 artean. Gaur egun Bilbon bizi da eta bertan egiten dau lan.

2001etik bere lanak pintura, bideoa eta instalazinoa lantzen ditu, medioen arteko mugak aztertzeko aukerea emoten deutson jardunbide lez. Bakarka egindako azken erakusketak Bilboko Carreras Múgica arte-galerian eta Cuencako Antonio Pérez Fundazinoan egin ditu.

Taldeko zenbait erakusketetan be hartu dau parte, besteak beste, Bilboko EHUren paraninfoan antolatutako Erreakzioa-reacción edizio anitza; Disparos sobre blanco, Feministaldia'09 Artelekun, Donostian; Euskal Artistak, Bilboko Arte Eder Museoan; Entre el deseo y el rapto, Erromako, Milango eta Pariseko Cervantes Institutuetan; Leda Vuela Bilboko Rekalde Aretoan eta Gasteizko Montehermoso Kulturgunean; eta Equilibri precari Erromako Hyunart Studio-n.

Hezkuntza-egitasmoak egiten ditu zenbait arte-erakundegaz alkarlanean, eta topaketa publikoak bultzatzen dituan http://locccasionecon.tumblr.com/ ekimenaren egileetako bat da, Aimar Arriolagaz eta Jesús Arpal Moyagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu