Herritarrak Bilbo barriaren uri-transformazinoaren egile lez aurkezten ditu, ‘Bertan Bilbao – Proyecto Bilbao’ erakusketeak
2012-10-05 12:01 Kulturea2012ko urriaren 5tik 2013ko urtarrilaren 13ra egongo da ikusgai Bilboko Alondigako erakusketa aretoan (2. pisuak). Sarrerea dobakoa izango da. Erakusketan ondokoak topauko ditu bisitariak, besteak beste, Iñigo Bujedo Aguirre argazkilari bilbotarrari erakusketa honetarako beren-beregi eskatutako 30 argazki eta Iñigo Salaberriaren Bilboko metroaren bizitzari buruzko bideo bat.
Bertan Bilbao - Proyecto Bilbao, eguneroko arkitektureari buruzko erakusketea 2012ko urriaren 5tik 2013ko urtarrilaren 13ra egongo da ikusgai Bilboko Alondigako erakusketa aretoan (2. pisuak). Sarrerea dobakoa izango da. Erakusketan ondokoak topauko ditu bisitariak: Iñigo Bujedo Aguirre argazkilari bilbotarrari erakusketa honetarako beren-beregi eskatutako 30 argazki; Iñigo Salaberriaren Bilboko metroaren bizitzari buruzko bideo bat; Bilbao: hiri eta gizarte eraldaketa izenburupean emongo diran dokumentalak (AlhóndigaBilbaok egindako aukeraketea Euskal Filmategiaren laguntzaz); berbaldien zikloa; eta heziketa proiektua.
Arkitektoen uriaren aurrez aurre, kalea. Herritarren espazioa museora eroan nahi dau Bertan Bilbao - Proyecto Bilbao erakusketeak. Arkitekturea egunero erabilten da, eta horregaitik da arrakastatsua. Eta horregaitik, hain zuzen be, sano garrantzitsua da monumentu bihurtu eta uria berpiztu dauen eraikinetik harago hazten jakin dauen uria ezagutzera emotea. Herritarren errekonkisteak erakusten deusku, politikarien, gestoreen, arkitektoen edo eraikuntza-enpresen gainetik, personak dirala uriari bizia emoten deutsienak; horreek dirala, agindurik emon barik, erabagitzen dabenak. Hurreneko inguruneari bizia emoten deutsienak. Arkitekturea, jentearen erabilerarik barik, mausoleo bilakatzen da. Halan da be, Bilbo inguruko auzoek eta erdigunekoek erakusten dabe uriaren eraldaketa ospetsuak gainditu egiten dauela bertako nazinoarteko museoa eta kalean eusten deutsola.
Arkitekturea bete-betean dago eraldaketa prozesuan, uria eta gizartea bera lez. Arkitektoek, tradizinoz, protesta egin izan dabe herritarrek ez zituelako euren proposamenak ulertzen, itxuragabetu egiten ziralako eta baita deformau be; bada, prozesu hori zelan alderantzikatu leitekeen erakusten dau Bilbok. Hemen, eguneroko bizitzak neurtzen dau arkitekturearen kalidadea. Uria eraldatu egin da, baita uriko bizitzea be. Eta gizarteari berari gertatu bezela, arkitekturea zabaldu egin da, bere endogamia hausi dau, eta hobeto bizi da, izateko arrazoi handiagoagaz.
AlhondigaBilbaoren zuzendaritza berriak bere lerro museografikoari hasierea emongo deutso erakusketa barri honegaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!