Hegaztien Munduko Eguna astegoienean, Euskadiko Biodibersidade Zentroan

Bizkaie! 2012-10-05 12:18

Euskadiko Biodibersidade Zentroak asteburuan Hegaztien Munduko Eguna ospatuko dau. Urriaren 6 eta 7an hainbat jardueta prestau ditue Busturiko Madariaga torretxean, bisita eta ibilbide gidatuak, berbaldiak eta dokumentalen emonaldiak, besteak beste.

Euskadiko Biodibersidade Zentroak asteburuan Hegaztien Munduko Eguna ospatuko dau. Urriaren 6 eta 7an hainbat jardueta prestau ditue Busturiko Madariaga torretxean, bisita eta ibilbide gidatuak, berbaldiak eta dokumentalen emonaldiak, besteak beste.

Hegaztien Munduko Eguneko ekintzen protagonista naturalista gazteak izango dira, izan be aurtengo lemea Abenturazale txikienetatik naturalista handienetara, hegaztien etorkizunagatik da.

Birdlife International erakundeak antolatzen dau ekimena nazinoartean. Ekimenaren helburu nagusia etorkizun jasangarriago, berdeago eta zentzunezkoagoa eregitea da, eta bide batez gazteen artean planetearen konserbazinoaren aldeko balore eta errespetua biztu.

Arlo biren inguruan antolatu dabe aurten hegaztien eguna: alde batetik, hegaztien konserbazinorako neurriak eta mehatxuak ezagutarazotea; eta bestetik, hegaztien mundua jenteari hurreratzea, gure inguru naturalaren jagoteak daukan garrantzia erakusteko.

Euskadiko Biodibersidade Zentroak antolatutako jarduerek ume eta helduei hegaztien eta naturearen munduak ezagutzeko aukerea eskainiko deutse. Zapatuan, urriak 6, bisita eta ibilbide gidatuak, berbaldiak, dokumentalak eta itsasontzi-urteerak izango dira, besteak beste, eta domekan, hilaren 7an, bisita gidatuak, familientzako tailerrak eta itsasontzi-urteerak.

Astegoien osoan, ganera, Miguel de las Herasen Urdaibaiko Biosfera Erreserbako hegaztiei buruzko argazki-gunea izango dau zentroak, eta Espainiako Ornitologia Alkartearen (SEO) informazino-gunea bere bai. Argibideak eta Izena-emoteak: 94 687 04 02 telefono zenbakian edo info@torremadariaga.org helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu