Argizaiola sariketako argazkiak ikusgai, Bilboko Batzar Nagusietan

Bizkaie! 2012-10-08 13:14   Kulturea

Argizaiola argazki-sariketan parte hartutako irudien erakusketea ikusgai egongo da astelehenetik aurrera Bilboko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan.

Argizaiola argazki-sariketan parte hartutako irudien erakusketea ikusgai egongo da astelehenetik aurrera Bilboko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan. EAEko sariketarik zaharrenetakoa da. Urriaren 31 arte egongo da zabalik.

Inaugurazinoa arrastian egingo dabe, eta bertan izango dira, besteak beste, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, aurtengo irabazle Oskar Gascón, eta bigarren eta hirugarren saridunak, Gerardo García eta Juan Antonio Palacio.

Argizaiola sariketearen 32. edizino honetan aurkeztu diran 150 argazkien aukeraketea egin dabe, danetara, 23 irudi dagoz ikusgai Batzar Nagusietan. Euskal Herriko Argazkilaritza Alkarteen Federazinoaren Bilboargazki izeneko ekimenaren barruan dago erakusketea. Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauka, eta Bilboko Udala eta BBK Fundazinoaren babesa jaso dau.

Argizaiola erakusketeaz aparte, tailerrak eta berbaldiak antolatu ditue Batzar Nagusien Bilboko egoitzan. Hiru saridunek euren argazkien proiekzinoa egingo dabe, eta berbaldia emongo dabe.

Danetariko argazkiak egongo dira Batzar Nagusietan, naturea eta paisajeak, gaueko argazkiak, personen barrua erakusten daben irudiak, edo urrunera eroaten gaituen erretratuak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu