Maindi Murua nagusitu da Altzürükün

Bizkaie! 2012-10-08 12:45   Bertsolaritzea

Maindi Murua eta Maddi Ane Txoperena dira final erdietara zuzenean sailkatu diranak eta ganerakoak, barriz, puntuazinoaren arabera. Ondorioz, final erdietako saioetako kantarien izenak datorren asteko Kanboko kanporaketearen ondoren izango doguz. Urriaren 13an izango da hitzordua, Kanboko AIEC gelan, arratsaldeko 17:00etan.

120 entzule inguruk gozau eben Altzürüküko Herriko gela ederrean, Xilaba Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko hirugarren xapelketako lehenengo kanporaketea. Nahiz ta bertsulariek ez eben berba hori gaitzat hartuta kantatzerik izan, beroa da saioari joakon berbarik onena. Beroa izan zan tenperatureari jagokonez eta beroa giroari jagokonez be, azken agurretan igarri zan lez. Bertsolarien arteko talde giroak eta publikoaren babes azkarrak bat egin eben orduan. Bertso eskoletatik urtendako Ortzi Murua eta Maddi Ane Txoperenak kantau eben, euren bertso eskolako kide guziak publikoan zituela. Maia Etxart xiberotar aurkezleak tarteka Xiberoari zuzenean loturikako gaiak erabili zituan, adibidez Xarrikota Peko ondarkindegiarena.

Ondokoak dira azkenean saio amaierann epailek atara zituen puntuaketak:

Maindi Murua 187,5
Maddi Ane Txoperena 185,5
Ortzi Idoate 179
Egoitz Zelaia 178,5
Xan Alkhat 167
Ortzi Murua 163,5

Bertsolari guziek ale pollitak bota zituen bainan Maindi Muruaren ahots ederra tarteko, bertso oso eta hunkigarriak bota zituan, bertso bakotxak arrazoi barria ekarrela.

Bi lehenengoak dira final erdietara zuzenean sailkatu diranak eta ganerakoak, barriz, puntuazinoaren arabera. Ondorioz, final erdietako saioetako kantarien izenak datorren asteko Kanboko kanporaketearen ondoren izango doguz. Urriaren 13an izango da hitzordua, Kanboko AIEC gelan, arratsaldeko 17:00etan. Han kantauko dabenak: Ramuntxo Christy, Maddi Sarasua, Bixente Hirigarai, Xumai Murua, Battitt Crouspeyre eta Gillen Hiribarren.

Finalerdiak: Hendaian urriaren 20an arratsaldeko 17:00etan zineman eta Garazin, urriaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, zineman ere.

Finala, barriz, zemendiaren 10ean jokatuko da, Baionako Lauga gelan, arratsaldeko 17:30ean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu