Bilbaopoesiak zinemeari eta Pasolinik, Cocteauk edo Aitzol Aramaiok lez, poesia landu eben zinemagileei begiratuko deutse aurten

Bizkaie! 2012-10-08 15:55   jardunaldiak

Poesia idatzi eben zinemagileak eta poesiak batzen dituen edo hizkuntza poetikoa erabilten daben filmak izango dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilbaopoesia literatur jaialdiaren aurtengo edizinoaren gaia. Poesia eta zinea izenburupean, aurten formatua aldatu, eta poesia Pier Paolo Pasolini, Jean Cocteau edo Aitzol Aramaio lako zinemagileen lanagaz buztartuko dau.

Poesia idatzi eben zinemagileak eta poesiak batzen dituen edo hizkuntza poetikoa erabilten daben filmak izango dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilbaopoesia literatur jaialdiaren aurtengo edizinoaren gaia. Poesia eta zinea izenburupean, aurten formatua aldatu, eta poesia Pier Paolo Pasolini, Jean Cocteau edo Aitzol Aramaio lako zinemagileen lanagaz buztartuko dau.

Horri guztiari buruz berbaegingo dabe urriaren 15etik 23ra, Antonio Gamonedak, (2006ko Cervantes Sariaren irabazleak) edo Juan Barjak, Madrilgo Arte Eder Zirkuluko zuzendariak, eta baita gure idazle nagusietako batzuek be, Kirmen Uribek, José Fernández de la Sotak edo Unai Elorriagak, besteak beste. Horrezaz gan, Bilbaopoesiak poesia eta musika ikuskizuna eskainiko dau Galatea taldearen eskutik, eta zineko abestiak jasoko dituan kontzertua, Iñaki Salvadorregaz eta Ainara Ortegagaz (ahotsa). Ekitaldi horreek guztiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Gabriel Aresti poeta bilbotarra izango da Bilbaopoesiaren edegiera jardunaldiko protagonista, datorren astelehenean (1933an jaio zan egunagaz bat etorriz). Patxo Telleriak zuzendutako Diot (2005) dokumentala eskainiko da.

Edozelan be, asteko hitzordu interesgarrienetakoa urriaren 16an izango da, Pier Paolo Pasolini zuzendari italiarraren irudiaren inguruan antolatutako topaketeagaz. Juan Barja poeta eta saiakera idazleak, Madrilgo Arte Eder Zirkuluko zuzendariak, zinemagile italiarraren filmografian eta literatur ondarean espezialistea danak, zinemagileari buruzko berbaldia eskainiko dau. Pasolinik filmografia zabala dauka, eta idatzi zituan lanen artean Mamma Roma eta Pajaritos y pajarracos lanak azpimarratu behar dira. Baina, horrezaz gan, eleberriak, antzezlanak eta saiakera lanak be idatzi zituan, baita poema asko be. Aldi berean, haren film poetikoenetako batzuen zenbait zati eskainiko dira. Amaitzeko, Alex Angulo aktore bilbotarrak Pasoliniren zenbait poema irakurriko ditu.

Zinemagile italiarraz gan, Bilbaopoesia Jean Cocteau zuzendari frantsesaren alderdi poetikoenera be hurreratuko da. Oraingo honetan, eta Bilboko institutu frantsesaren laguntzinoari esker, Eleonore Antzenberger ikerlaria, Cocteauren filmografian eta lan poetikoan aditua dana, izango da berbaldia eskainiko dauena. Astelehenean, urriaren 22an, izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, baita be. Gurutze Beitia antzezleak Jean Cocteauren poemak irakurriko ditu.

Baina, horrezaz gan, poesiagaz lotutako zinemari emongo jakon gainbegiraketa horretan, ezin genduan Aitzol Aramaio zinegile euskalduna ahaztu. Irudiaren poesia izenburupean, Kirmen Uribe eta Unai Elorriaga idazleek, Jon Kortazar literatur kritikariagaz batera, Aramaioren zinema ondarea aztertuko dabe, Terminal film laburra batez be (aretoan eskainiko da). Uriberen hitzetan, film labur hori, berez, poema bat da. Ekitaldia urriaren 19an, barikuan, izango da, ganerako ekitaldi guztiak lez, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.


Sorkuntza bidaia

Urriaren 17an, ospe gehien dauen poeta espainiarretako bat izango da gure artean, Antonio Gamoneda (Oviedo, 1931), 2006ko Cervantes Sariaren irabazlea. Beragaz batera José Fernández de la Sota, 2010eko Euskadi Literatur Sariaren irabazlea izango da. Bi poetek aukeratutako poemen irakurketea egingo dabe, eta tartean, Eitb-ren Capital Cultura saioak egindako dokumental baten zatiak eskainiko dira. Dokumental horretan, Leonen bizi dan poetearen sorkuntza guneak eskainiko dira, poetearen zeregin poetikoa erakusten dauen lan zinematografikoa.

Zurgai aldizkariak leku berezia beteko dau Bilbaopoesiaren programazinoaren barruan, Cuatro voces singulares izeneko emonaldiagaz. Emonaldi horretan Rosa Díaz eta Amalia Iglesias poetek eta Pablo González Langarikak, poeta eta aldizkariaren zuzendariak, hartuko dabe parte. Bizkaiko Alkarte Artistikoak be Poesía, poetas y cine izeneko errezitaldia eskainiko du.

Literatur jaialdiak poesiaren inguruko beste zenbait jarduera be eskainiko ditu, beste diziplina batzuetatik hur dagozanak, musikatik, antzerkitik edo jantzatik hur, hain zuzen be. Holan, domekan, urriaren 21ean (arratsaldeko 19:30ean), Bidebarrieta Kulturguneak Galatea taldearen Poemagografía poesia-musika ikuskizuna jasoko dau. Ikuskizun horretan zinemeari eskainitako poemak jasoten dira. Zinemako musikeak emongo deutso amaierea aurtengo Bilbaopoesiari, urriaren 23an, Iñaki Salvadorrek, Ainara Ortegaren ahotsak lagunduta, eskainiko dauen piano kontzertuagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu