Mugaldekoak taldeak 'Begiak lekuko' kaleratu dau, munduko doinu antologia txikia

Bizkaie! 2012-10-05 11:30   Musikea

Mugaldekoak taldeak Begiak lekuko disko-liburua aurkeztu barri dau, mundu testu eta doinu antologia txiki bat. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratu dau. Zakur arra eta ehunzangoa bideoklipa be aukeztu dau Edu Zelaietak, Raúl Garcíak, Mattin Sorzabalberek eta Beñardo Goietxek osotutako bandeak.

Mugaldekoak taldeak Begiak lekuko disko-liburua aurkeztu barri dau, mundu mailako testu eta doinu antologia txiki bat. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratu dau. Zakur arra eta ehunzangoa bideoklipa be aukeztu dau Edu Zelaietak, Raúl Garcíak, Mattin Sorzabalberek eta Beñardo Goietxek osotutako bandeak.

Lehenengo diskoko -Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006)- etapearen aldean, hau musikalagoa, estilo aldetik anitzagoa, eta instrumentazino arloan aberatsagoa dala azaldu eben taldekideek prentsaurrekoan. Begiak lekuko beharrean, ukelelea, txalapartea, kontrabaxua, xilofoia, perkusinoak eta akordeoia gehitu deutsiez gitarrei.

Lehenengo laneko abestien berbak Edu Zelaietak berak sortutakoak ziran, honetan, barriz, besteen kantak moldatu ditue. Abestien artean, berbarako, Let Me Die in My Footsprints (Bob Dylan), Bird on a Wire (Leonard Cohen) eta Folsom Prison Blues (Johnny Cash) klasikoak dagoz.

Horrezaz gan, folk ingelesaren erakusle Vashti Bunyanen Rose Hip November, Marseillako aldirietatik datozan jai giroko Moussu T e lei Joventsen Lanaren kantua, Mexikoko Cuarteto Bernalen Mi único camino rantexerea, Jose Afonso Portugalgo musika herrikoiaren ikonoaren Cantigas do maio kanta ezaguna, AEBetako Old Joe Clark herrikoia eta Jim Beloff ukelele-jotzailearen Blues on a Ukelele berrinterpretau ditu Mugaldekoakek. Tartean, euskerara itzulitako nazinoarteko olerkarien poemak -Wilsawa Szymborska poloniar, Margarita Robleda yukateka eta Nazin Hikmet turkiarrarenak- topau doguz, eta Zelaietak berak idatzitakoak - Begiak lekuko, Gogoan izan aberriak eta Itxuraz txikia dena- bere bai.

Laster hasiko dira zuzeneko emonaldiekaz, zapatuan Gasteizko Elkar dendan joko dabe, 18:00etan, eta ostean, Donostian eta Baionan be izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu