Iratxe Ibarra nagusi lehenengo kanporaketan
2012-10-08 12:25 BertsolaritzeaIratxe Ibarrak (450) 48 puntu atara eutsozan bigarren sailatuari, Arrate Illarori (402) eta hortik aurrera ondokoak izan ziran puntuazinoak: hirugarren, Imanol Uria (371,5), laugarren Xabier Enbeita (357,5), bosgarren, Jone Larrinaga (346) eta seigarren Inazio Vidal (340).
Atzo arratsaldean izan zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea Berriatuan eta bertan Iratxe Ibarra izan zan nagusi. Halandaze markinarra zuzenean sailkatu da finalaurreetara eta ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe aukerea.
Iratxe Ibarrak (450) 48 puntu atara eutsozan bigarren sailatuari, Arrate Illarori (402) eta hortik aurrera ondokoak izan ziran puntuazinoak: hirugarren, Imanol Uria (371,5), laugarren Xabier Enbeita (357,5), bosgarren, Jone Larrinaga (346) eta seigarren Inazio Vidal (340).
Hurrengo kanporaketea, datorren domekan, urriaren 14an izango da Balmasedan, bertako Klaret antzokian. taula gainean Ibon Ajuria, Ander Salaberri, Eñaut Uruburu, Gorka Ostolaza, Itxaso Paia eta Xabat Galletebeitia izango dira. Aurkezle lanetan, barriz, Leire Aurrekoetxea ibiliko da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!