Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXVIII. Bertsolari Txapelketearen finala bagilaren 3an jokatuko da Bilbon
2011-05-31 18:04 BertsolaritzeaBermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 100 bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.
Okondoko toponimiarean mapea aurkeztu dabe
2011-05-31 17:31 Euskerea berbagaiOkondoko toponimiaren mapea kaleratu barri dabe, zazpi urtetako ikerketearen emoitzea jasoten dauen mapa topografiko-toponimikoa, hain zuzen be. Lanaren aurkezpenean izan ziran Itziar Kastrexana Kultura zinegotzia, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria eta Felix Mugurutza ikerketaren egilea.
Eusko Jaurlaritzeak turismoaren ganeko webgunea barriztu dau
2011-05-31 15:56Eusko Jaurlaritzeak www.euskaditurismo.net webgunea barritu egin dau, turisten beharrizan barrietara egokitzeko. Ganera, Jaurlaritzeak azkenengo nobedadeak aurkeztu ditu bere webtv kanalean (www.tveuskadi.net): frantsesezko bersinoa, 100 webcam eta iphone-rako aplikazino barria.
Zirkualde zirkuko arteen jaialdia astegoienean, Bilboko Errekalde auzoan
2011-05-31 15:24 kulturbizZirkualde zirku jaialdiaren bigarren edizinoa egingo da Bilboko Errekalde auzoan astegoienean, bagilaren 3tik 5era bitartean. Jaialdiak zirkuko arteetako zortzi konpainiaren ikuskizunak eskainiko ditu auzoko plazan. II. Zirku Jaialdiak Koblakariren (Bizkaiko malabaristen alkartea) laguntzinoa euki dau. Koblakariren kalejireak hasiko dau jaialdia.
Ondarroako Unanue Musika Eskoleak ikasturte amaierako egitaraua atondu dau
2011-05-31 15:19 MusikeaBagilaren 8an, aurtengo barrikuntza handiena izango da, antzerki musikala, hain zuzen. Ondarroako Kafe Antzokian izango dira aurreikusitako bi emonaldiak, 19:00etan eta 20:30ean. Antzeztuko dan lana Augustin Zubikarai ondarrutarrak 1977an idatzitako Saliña Maixua izeneko ipuinaren moldaketa musikatua izango da.
Euskadi-Cuba alkarteak 'Kuba, uharte solidarioa' erakusketea edegiko dau Bermeon
2011-05-31 13:06Euskadi-Cuba alkartasun politikorako euskal alkarteak Kuba, uharte solidarioa erakusketea zabalduko dau Bermeoko Gizarte eta Kultur Etxean, bagilaren 6tik 11ra bitartean.
Elena Arzak sukaldariak irabazi dau Espainiako Gastronomia Saria
2011-05-31 12:44 Jan edanakPepe Rodriguez Rey Illescasko (Toledo, Espainia) El Bohio jatetxeko sukaldariburuak jaso dau Elena Arzakegaz batera 2010eko Espainiako Gastronomia Saria.
Euskaltermen bersino barria eta hamalau hiztegi terminologiko aurkeztu ditu Kultura Sailak
2011-05-31 12:37Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeak onartutako hamalau hiztegi terminologiko argitaratu barri ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS). Horrezaz gan, Euskalterm terminologia banku publikoaren bersino barria sareratu dabe, interfazez eta funtzionaltasun barriekaz osotuta.
2022an zarratuko ditue zentral nuklearrak Alemanian... Eta gurean zer?
2011-05-31 11:38 Begi betegarriEuskadiko Barrikuntzearen Interneteko atariak 350.000 bisita baino gehiago izan zituan 2010ean
2011-05-31 11:23www.euskadinnova.net ataria Euskadiko Agenda Digitala 2015 edo AD@15 Planaren (horixe da hain zuzen Euskadi Informazino Gizartean Planak hartu dauen izen barria) barruko ekimen bat da.
Lehen faseko bigarren itzuliko sailkapena prest, Zumarraga-Urretxuko saioen faltan
2011-05-30 17:53 BertsolaritzeaAsteburu honetan jokatu dira Gpuntuaren Lehen Faseko bigarren itzuliko 8 saio, eta horreek jokatu ostean honezkero hasi da sailkapen orokorra zehazten. Datorren domekan, bagilak 5, jokatuko dira azken bi saioak Zumarraga-Urretxun eta han argituko da zein 32 bertsolari pasauko diran hurrengo fasera.
Agustin Ibarrola eskulturgileak jaso dau Gure Artea saria
2011-05-30 15:55 sariak-autortzakAgustin Ibarrolak (Basauri, 1930) jaso dau aurtengo Gure Artea saria, bere arte ibilbide osoagaitik. Gaur bertan emon dabe sariaren barri Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Fernando Golvano EHUko Filosofia fakultadeko irakasle eta lehiaketako epaimahaiburuak.
Zeregin barriak Torrealdai eta Azkaraterentzat Euskaltzaindiaren barruan
2011-05-30 15:38 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren osoko bilkureak izendapen barriak egin zituan barikuan: Joan Mari Torrealdai izango da Euskaltzaindiko Bibliotekari akademikoa eta Azkue Bibliotekako batzordeko burua, eta Miren Azkarate Argitalpen batzordeko kidea izango da.
Bizkaian Gerra Zibilaren sasoian egon ziran presondegi eta kontzentrazino esparruak aztertu ditue
2011-05-30 15:37 KultureaAscension Badiola ekonomialari eta historialariak egin dau ikerlana eta liburu mardul baten kaleratu dau batutako guztia, Txertoa argitaletxearen bidez. Bizkaian frankisten errepresinoaren biktima izan ziranakaz, 9.000 izeneko zerrendea be badakar liburuak eta tartean 500 fusilatu baino gehiago dagoz.
Skatu talde nafarrak erritmo bizidun 'Izana izanen' diskoa kaleratu barri dau
2011-05-30 14:52 MusikeaSkatu taldeak bigarren diskoa kaleratu barri dau, Izana izanen (MusikHerria). Hamalau kanta kaso ditue lan barrian, euskeraz danak. Grabazinoa euren entsegu lokalean egin dabe, Asier Zudaireren zuzendaritzapean. Daborduko hasi dira diskoa aurkezten; hurrengo kontzertua bagilaren 5ean izango da, Iruñean.
Aitor Mazo: 'Ez dozu topauko 35 urte kotizau dauen artista bat bera be'
2011-05-30 12:39 BarriketanAktorea eta zinemagilea
Aramaioko taldea nagusi Arabako Bertso Eskolen Egunean
2011-05-30 11:11 BertsolaritzeaIgaz bezela aurten be Aramaioko taldeak irabazi dau eta bertso-eskola honetako Peru Abarrategi eta Gasteizko bertso-eskolako Maddalen Arrausi izango dira bagilaren 18an Agurainen ospatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean Arabako ordezkariak.
Julen Gabiriaren 'Nire aita ikusezina' liburua, Mikel Zarate sariaren irabazle
2011-05-27 16:48 sariak-autortzakJulen Gabiriaren Nire aita ikusezina da nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak. Idazle galdakaoztarrak 3.000 euroko saria jaso dau. Liburua udagoienean kaleratuko da.
UPV/EHU eta Unai Basurko alkarlanean ibiliko dira prestakuntzan eta ikerketan
2011-05-27 15:53 Unibersidadeak eta Ocean World SLk hitzarmena sinatu dabe itsas ingurumenagaz eta nabigazinoagaz lotutako egitasmoak garatzekoIñaki Goirizelaia EHUko erretoreak eta Unai Basurko nabigatzaileak lankidetza hitzarmen bat sinatu dabe irakaskuntza, ikerketa eta garapen teknologikoagaz lotutako ekimen zientifikoak alkarregaz garatzeko, baita adituak alkar trukatzeko eta erakunde bietako langileen prestakuntzea bultzatzeko be.
Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren III. liburukia aurkeztu dau
2011-05-27 15:53 Euskerea berbagaiEuskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren III. liburukia aurkeztu dau Euskaltzaindiak. Aurreko biak legez, liburukia Euskadiko Kutxaren babesagaz argitaratu dau Akademiak eta, oraingoz, euskarri bitan eskaintzen dau: papelean eta CD formatuan. Aurrera begira, sarean ipinteko asmoa dabe. Lan barrian 271 kontzeptu batu eta landu dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...