Jantzan egin eta kantetako konbita apirilaren 3an Bilbon, 'Goazen Dantzatzera!' ikuskizunagaz
2011-03-23 14:04 Euskerea berbagaiUme eta gazteen artean arrakasta ikusgarria euki dabe Goazen! izeneko filmak eta telesailak, eta horren kontura antolatu dabe Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 3ko ekimena, gazteek euskerazko eta kalidadezko astialdi-aukerak euki deiezan. Arenaleko kioskoaren atzean egingo dabe Goazen Dantzatzera! ikuskizuna, eguerdiko hamabietatik aurrera.
Bizkaiko zortzi musika taldek parte hartuko dabe 'Izar & Star' ziklo barrian
2011-03-23 13:42 MusikeaEuskal Herriko pop rockaren aniztasuna eta aberastasuna erakustea bilatzen dauen egitasmoaren lehen kontzertua apirilaren 7an izango da, Kupula aretoan, Capsula talde argentinar-bilbotarragaz.
Juan Carlos Egillor margolari eta ilustratzailea hil da
2011-03-23 13:27 kulturbizJuan Carlos Egillor margolari eta ilustratzailea Madrilen hil zan atzo, 63 urte zituala. Donostian jaioa zan, baina Bilbon eta Madrilen bizi izan da. El Correo Español, Egin, El País, Fotogramas eta Euskadi Siouxen argitaratu zituan bere lanak.
'Gloriaren abestia' lanaren euskerazko bertsinoa estreinauko dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean
2011-03-23 12:05 KultureaAntzerkiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da domekan, hilaren 27an, eta egun berezi horretarako Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Khea Ziater taldearen Gloriaren abestia lanaren euskerazko bertsinoaren estreinaldia atondu dau Bilboko Kafe Antzokian.
Euskaltzaindiaren lana autortu eta 'Zenbait gazte ausart' film luzea aurkeztuko dabe barikuan, Euskaltzaindiaren historiari buruzko lana
2011-03-23 11:17 Euskerea berbagaiEuskaltzaindia izango da aurten Korrikak omenduko dauen eragilea eta, horren harian, datorren barikuan, hilak 25, euskerearen iraupenaren eta erabilerearen alde Euskaltzaindiak egin dauen lana autortzeko ekitaldia izango da Donostiako Kursaal jauregian.
Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal produkzinoak eroango ditu MIPTV azokara
2011-03-22 16:59 KultureaAurten be Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal industriaren produkzino barrienak eroango ditu Cannes-eko MIPTV azokara, apirilaren 4tik 7ra bitartean. Bosgarren aldiz hartuko dau parte euskal ikus-entzunezkoen nazinoarteko markak ekitaldi honetan.
Bermeoko Udala lehenengo postuan dago Kontseiluaren Hizkuntz Politiken II. Neurketan
2011-03-22 16:31 Euskerea berbagaiKontseiluaren ustez Bermeoko Udala hizkuntz politikearen planifikazinoan eredugarria da, Bermeoko Udalak euskerearen alde egiten dauen apostu sendoaren isla.
Azkue Sariak banatu ditue Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan
2011-03-22 14:53 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Bilboko egoitzan banatu ditue 2010eko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak. Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabe sariketea, eta idazle gazteak literatura mundura erakartea da asmo nagusia. BBK eta Euskaltzaindiaren arteko 2011rako lankidetza hitzarmena be gaur sinatu dabe.
ONCEren argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando geltokian egongo da egunotan
2011-03-22 14:33 KultureaDenontzako mundua, ezintasunak gainditzea argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando - Indalecio Prieto geltokian izango da martiaren 22tik apirilaren 10era arte
'Nire gorputza mugitzen da' film laburren zikloa La Fundición aretoan
2011-03-22 13:52 BarriakZinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak gorputzari eta mobimentuari buruzko film laburrak eskainiko ditu astean Bilboko La Fundición aretoan.
Abian da Euskalakari Koplari Lehiaketea
2011-03-22 13:17 BertsolaritzeaBertsozale Elkarteak eta Korrika 17k alkarlanean antolatutako Euskalakari koplari izeneko leihaketea aurrera doa eta egun batzuk baino ez dira falta izena emoteko. Lanak prentsa@aek.org helbidera bialdu behar dira apirilaren 1a baino lehen.
Sareinak blogaren IV. urteurrena ospatuko dabe zapatuan Zarautzen
2011-03-22 13:00 KultureaSareinak blogaren laugarren urteurrena ospatuko dabe Zarautzen, hilaren 26an. Ospakizunaz gan, Komunitate kulturalak eta komunitate feministak mahai-ingurua antolatu dabe Ispiluarte aretoan, 20:00etan.
Imanol Marrodanen pinturak eta eskulturak ikusgai, Bilboko Krisis Factory galeria barrian
2011-03-22 11:34 KultureaBilboko erdialdean, Estraunza kaleko 7.ean, zabaldu barri ditu ateak Krisis Faktory galeriak. Ikusgai dagoan lehenengo erakusketea Imanol Marrodanena da, eta apirilaren 30arte egongo da, hain zuzen be. Artistearen pinturak, argazki pintatuak eta eskulturak batu ditue areto barrian.
Apirilaren 2an izango da 18. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea
2011-03-22 10:42 BertsolaritzeaIzena emoteko epea martiaren 28ra arte egongo da zabalik. Izena emoteko 618 574 445 / 695 774 015 telefono zenbakiak erabili edo jose-p@aek.org/ aitor-f@aek.org posta helbideetan egin eskabidea.
Zer ete dago Gadafiren kontrako esku-hartze militarraren atzean, giza eskubideen defentsa ala petrolioa?
2011-03-22 09:57 Begi betegarriDanimarka, Frantzia, Errumania eta Espainiako taldeek parte hartuko dabe Getxoko 35. Jazzaldiaren talde lehiaketan
2011-03-21 17:26 MusikeaAurten 52 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, Carl Winther Trio (Danimarka), Melquiades Quartet (Frantzia), Sorin Zlat Trio (Errumania) eta Ornetillos (Espainia) aukeratu ditu epaimahaiak. Haututako taldeek garagarrilaren 1etik 4ra joko dabe lehiaketako lehen saria eskuratzeko ahaleginetan.
Ikasleen % 59k D eredua aukeratu eban igaz EAEn
2011-03-21 17:06 Euskerea berbagaiEuskal Autonomia Erkidegoko araubide orokorreko ikasleen %59k D eredua aukeratu eban 2009-2010 ikasturtean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazo dauenez. B ereduan, barriz, % 23k emon eben izena, eta A ereduan, %18k.
Igorren hasiko da Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketea
2011-03-21 14:49 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen BBK Sariketearen hemeretzigarren edizinoa aurkeztu barri dabe Bilbon. BBKren Kultur Gelan egin dan prentsaurrekoan BBK-ko, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariez gan, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna be bertan egon da. Lehenengo saioa etzi egingo dabe, hilaren 23an, Igorreko Lasarte kultur aretoan, 11:30ean.
Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ebaluetako prozesuaren zehaztasunak argitaratu ditue
2011-03-21 11:55 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu barri da Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kanpo-ebaluazinoa arautzeko oinarriak ezartzen dituan eta 2011ko ebaluazino-zerbitzua eskatzeko epea edegiteko Agindua. Aurten 30 erakundek parte hartuko dabe.
Donostiako Zinemaldiak hiru ziklo eskaintzeko ohiturea berreskuratuko dau aurten
2011-03-21 11:34 BarriakJacques Demy zinegile frantses klasikoari eskainitako ohiko atzera begirakoaz gan, aurten beste bi ziklo tematiko be eskainiko ditu Donostiako Zinemaldiak: zine baltz amerikarrari eta azken belaunaldiko zine txinatararri, hain zuzen.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...